Itsaso sakoneko meatzaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsaso sakoneko meatzaritza ozeano hondotik mineralak erauzteko teknika berria da. Ozeanoko meatzeak nodulo polimetaliko eta itzalitako iturri hidrotermalak dauden inguruan egon ohi dira, 1.400 eta 3.700 metro arteko sakoneran. Iturriek sulfuro-metaketa handiak sortzen dituzte, zeinetan zilarra, urrea, kobrea, manganesoa, kobaltoa eta zinka bezalako metal preziatuak aurkitu daitezkeen.

Egunera arte bideraezintzat hartzen zen, baina 2014ko apirilaren 24an Kanadako Nautilus Minerals enpresak eta Papua Ginea Berriko gobernuak hitzarmen bat sinatu zuten azken honen eskumeneko uretatik, 1.600 metroko sakoneran, kobrea, urrea eta zilarra erauzteko.[1] Proiektu aitzindari honek Solwara 1 izena du eta ozeano hondoa ustiatzeko lehen saiakera izango da.[2]

Ustiatutako baliagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mineralak eta sakonerak

Mineral-metaketa mota Batez besteko sakonera Baliagaiak
Nodulu polimetalikoak 4.000 - 6.000 m Nikela, kobrea, kobaltoa eta manganesoa
Manganesozko zarakarrak 800 - 2.400 m Batez ere kobaltoa. Banadio, molibdeno eta platino apur bat.
Sulfuro-metaketak 1.400 - 3.700 m Kobrea, beruna eta zinka. Urre eta zilar apur bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Nautilus Minerals. (2014ko apirilaren 24a). «Nautilus Minerals and State of PNG Resolve Issues and Sign Agreement» Toronto (Kanada) (Noiz kontsultatua: 2014-04-27).
  2. (Ingelesez) Shukman, David. (2014ko apirilaren 25a). «Agreement reached on deep sea mining» BBC (Noiz kontsultatua: 2014-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]