Itsasoari begira
Itsasoari begira | |
---|---|
Benito Lertxundiren musika-lana | |
Egilea | Benito Lertxundi |
Argitaratze-data | 2005 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | folk musika eta Hamarreko handia |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Hitzak | Jon Maia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benito Lertxundi |
Itsasoari begira Benito Lertsundi eta Jon Maiak euskal abesti herrikoi bat da. Azken arnasa eman nahi nuke izena ere erabiltzen da batzuetan.[1]
Oso bertso ezaguna da. Bertsolaritzan oso sarritan erabiltzen da. Bertsolaritzaren Datu-Basean bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[2]
Doinua hamarreko handiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da.
Benito Lertxundi
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abestiak hamarreko handi neurrko bost bertso ditu:[3]
Zazpi mendeko gauean gaude
Gure lore eta sasi
Irrintzi oihu,ele eta ulu
Marmario eta garrasi
Haize, enbata, brisa, galerna
Gaur garbi bihar nahasi
Xake taularen zuri beltzetan
Arrats gozo egun gazi
Ai itsasorik ez bageneuka
Zeri so negarrez hasi
Gure zuhaitza landatu dugu
Amildegi muturrean
Adarrak dauzka ertzetik haruntz
Sustraiak berriz lurrean
Bihotz hesteak estu helduaz
Esku baten ahurrean
Bertso berriak jartzera noa
Bere indar laburrean
Nola malko bat isuritzen den
Itsasoaren aurrean
Nola haizea ur azalean
Eguzkiaren irteeran
Nola kaioak zorabioan
Itsas enbata bezperan
Pentsatzen nago gure berdin
Ibiltzen ez ote geran
Susmoa daukat patua bera
Itsasoa ez ote dan
Libre ta zabal dugu aurrean
Eta ezin dugu edan
Heldu herria sustraietatik
Tira eta gora jaso
Jarri Kantauri aurrean eta
Mantendu zutik hari so
Ispilu hortan ikus gaitezen
Herriz herri auzoz auzo
Zauriak gatzez erre ditzagun
Malkoak urez eraso
Libre ta zabal irla txiki bat
Salbatuko da akaso
Azken arnasa eman nahi nuke
Eguna hiltzen ari da
Azken arnasa eman nahi nuke
Bertsoak entzuten dira
Azken arnasa eman nahi nuke
Kantari nator herrira
Azken arnasa ematen degu
Eguzkitik eguzkira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsasoari begira
Hamarreko handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamarreko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauekin:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Itsasoari begira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maritxu nora zoaz? abestiaren bertsio klasikoa, Youtube webgunean.
- Drindots musika taldearen Maritxu nora zoaz? abestiaren bertsioa, Youtube webgunean.