Itsasontzi baten (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasontzi baten
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Ibon Gaztañazpi
Maitena Salinas
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) PrimeTime Media SL
TB Katea ETB1
Ordutegia Igandetan 22:00etan
Emisioa 2017ko uztailaren 9a –
2017ko urriaren 1a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 10 (9 + momenturik onenak)
Audientzia 19.700 ikusle (%2,7)

Itsasontzi baten Ibon Gaztañazpi arraunlari ohiak eta kazetariak eta Maitena Salinas aktoreak gidatzen duten telebista-saioa da. ETB 1 katean euskaraz emititu zen. 2017ko uztailaren 9an estreinatu zen eta 2017ko urriaren 1ean amaitu. Bederatzi ataletan zehar, bi aurkezleek belaontzian Euskal Herriko kostaldea eta bertako jendea erakusten dute, besteak beste.[1]

Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas aurkezleak bi hilabetez itsasoan bizi dira, Pilartxo izeneko belaontzian. Atal bakoitzean Euskal Herriko kostaldeko herri batzuetan izango dira itsasoarekin lotutako istorio ezberdinak erakusteko. Bederatzi ataletan Euskal Herriko kosta osoa zeharkatuko dute: Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi. Umorea, itsasoko istripuak, urpeko altxorrak, arrantza, kirola, pertsonaia interesgarri eta xelebreak... tartekatuko dira saioan.[2]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 9 + 1 2017ko uztailaren 9a 2017ko urriaren 1a 19.700 ikusle %2,7

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Kostaldeko herriak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Mutriku / Ondarroa 2017ko uztailaren 9a 35.000 ikusle %4,9
2 Zumaia / Getaria / Zarautz 2017ko uztailaren 16a 10.000 ikusle %1,6
3 Lekeitio / Elantxobe / Ea 2017ko uztailaren 23a 21.000 ikusle %3,5
4 Bermeo / Mundaka / Laga 2017ko uztailaren 30a 6.000 ikusle %1,1
5 Hondarribia / Pasaia 2017ko abuztuaren 6a 11.000 ikusle %2,0
6 Orio / Donostia 2017ko irailaren 3a 32.000 ikusle %4,3
7 Sopela / Getxo / Santurtzi / Bilbo 2017ko irailaren 10a 16.000 ikusle %2,0
8 Baiona / Biarritz / Donibane Lohizune / Ziburu / Hendaia 2017ko irailaren 17a 26.000 ikusle %3,0
9 Plentzia / Gorliz / Armintza / Gaztelugatxe / Deba 2017ko irailaren 24a 21.000 ikusle %2,5
----- Momenturik onenen bilduma 2017ko urriaren 1a 2.000 ikusle %0,3

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]