Itun Zaharra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itun Zaharra Gutenbergen Biblian.

Itun Zaharra kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu, juduen liburu sakratuak hain zuzen. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grekerara itzuli zen bertsioan (Hirurogeita hamarrak) beste liburu batzuk gehitu ziren. Azken bertsio hau da Eliza Katolikoak sakratutzat hartzen duena, latinez idatzitako Vulgata bertsioa hain zuzen. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak hartzen dituzte sakratutzat soilik. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (bigarren kanonekoak esan nahi du).

Literatur generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Zaharrean literatur genero ugari nahasten dira, eta horrek, sarritan, zaildu egiten du bere ulermen egokia. Nagusiki hauek dira genero ohikoenak:

1- Historikoa: Kontakizunak biltzen dira bertan. Egintza historikoekin batera esanahi metaforikoa duten historiak biltzen dira, eta gehienbat Israelen historia kontatzen dute Munduaren hasieratik Nazareteko Jesusen jaiotzara arte.

2- Legea: Gizartea eta erlijioa antolatzeko arauak biltzen dira.

3- Profezia: Jainkoak bidalitako mezulari batek (profeta) esandako mezuak eta igarkizunak.

4- Lirikoa: Poesia eran jarritako otoitzak, maitasun kantuak eta negar kantuak, besteak beste.

5- Jakituriazkoa: Aholku praktikoak, esaera zaharrak...

Itun Zaharreko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentateukoa

Liburu historikoak

Profeten idazkiak

Olerki eta Jakituriazko liburuak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itun Zaharra Aldatu lotura Wikidatan