Iturissa

Iturissa (ustez, Iturri-zar euskal izenetik eratorria)[1] edo Eturissa, erromatar garaiko baskoi-erromatar hiri bat izan zen. II. mendean, Ptolomeok “Baskoien hiria” zela idatzi zuen.
Aurizperri eta Auritz herrietako (Nafarroa Garaia) lurretan dagoen[2] Zalduako aztarnategian azaleratzen ari den erromatar garaiko hiri baskoiarekin identifikatzeko proposamena egon zen aztarnategia hiri erromatarra zela jakin zenean, baina oraingoz ezin da ezer baieztatu. 400 urte inguruko iraupena izan zuela uste dute arkeologoek, hau da, I. mendetik Erromatar Inperioaren gainbeheraraino. Astorgatik Bordelera zihoan erromatar galtzadaren alboan zegoen.
Ptolomeok Iruñetik ipar ekialdean kokatu zuen, baina Antoninoren Ibilbidean (455, 6) eta Ravenako kosmografian (311, 14) hiriburutik iparraldera marraztu zuten. Alicia M. Canto historialariak dio, Eturissa dela hiriaren izanaren forma zuzena, epigrafian horrela agertu delako[3].
1986/87 bitartean, María Jesús Perex eta Mercedes Unzu Urmenetak Urizperriko Ateabalsa lekuan zegoen nekropolian egin zituzten indusketetan, erromatar garaiko 49 hilkutxa aurkitu zituzten zeramikazkok eta beirazkoak eta barruan, edo ondoan zegoen hilobiratze-ostilamenduako materialak: ukenduak gordetzeko beirazko botilatxoak, lantza puntak, fibulak, bi eraztunen pusketak, txanponak, atab. Etxebizitzak iparraldera egongo zirela proposatu zuten, han aurkitu baitzituzten hormak, iltzeak, Terra sigillata eta zeramika arrunta. Bi arkeologoek proposatu zuten aurkitutako aztarnak Iturissako hiriarenak izan behar zutela[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Senar, Joxerra. (2012-10-06). «Iturissa, beste aztarna iturri bat» Berria.
- ↑ Pérex-Agorreta, M. J. (María J. ); Unzu-Urmeneta, M. (Mercedes). (2013). Novedades en torno a la posible localización de Iturissa (Espinal/Burguete, Navarra). (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ Canto, Alicia. «Vascones: Eturissa, (I)toúris(s)a = ¿Iterrizokoa/Velate?» www.tierravascona.info (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
- ↑ Unzu Urmeneta, Mercedes; Pérex Agorreta, María Jesús. (1990). «Emplazamiento de Iturissa, mansio en la vía de Astorga a Burdeos» Simposio sobre la red viaria en la Hispania Romana (Zaragoza: Institución Fernando el Católico): 373-384..