Itzagaondoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Itzagaondoa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
3 Ardanatz Iriso Itzagaondoa Agoitz Itoiz.jpg
Itzagatik Ardanatz, Iriso...lehen planoan. Urrunago Agoitz.
Itzagaondoko bandera

Itzagaondoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Izagaondoa.svg Izagaondoa
Alkatea Elsa Plano Urdazi (ARIZA)
Posta kodea 31421
INE kodea 31132
Herritarra itzagaondoar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 11″ N, 1° 25′ 14″ W / 42.753055555556°N,1.4205555555556°W / 42.753055555556; -1.4205555555556Koordenatuak: 42° 45′ 11″ N, 1° 25′ 14″ W / 42.753055555556°N,1.4205555555556°W / 42.753055555556; -1.4205555555556
Itzagaondoa hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Itzagaondoa
Itzagaondoa
Itzagaondoa (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 59,63 km2
Garaiera 647 metro
Distantzia 29 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 180 biztanle
% 64,41 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 35,59
Dentsitatea 3,02 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 7,65
Zahartze tasa[1] % 23,44
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 90,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,92 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,42 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 9,09 (2010)
Euskararen erabilera % 0,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.izagaondoa.es/


Itzagaondoa[2] Nafarroako ibar eta udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. 59 kilometro koadro ditu, eta 180 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Agoitz da inguruko udalerririk handiena, izan ere eskualde berean kokatuta dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dudarik gabe, Itzaga mendiaren izenetik heldu zaie haranari eta udalerriari haiena.

Itzagaondoa izenaren amaieran ageri den -a hori ez da berezkoa, artikulua baizik; eta, ondorioz, izena deklinatzean artikulu hori zenbait kasutan galtzen da. Itzagaondoa izena erabiltzean, honako hau da bidea: Itzagaondoa, Itzagaondoarekin, Itzagaondoan..., baina Itzagaondoko, Itzagaondotik, Itzagaondora...

Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: Itzagaondo maitea, Itzagaondo osoan, gure Itzagaondo hau...[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreta kontzejuaren urrutiko ikuspegia.

Itzagaondoa Zangozako merindadearen erdialdean dago, Nafarroako hiriburutik 30 kilometro ingurura.

Mugakideak Lizoainibar, Urrotz, Longida (iparraldean), Urraulbeiti (ekialdean), Ibargoiti, Untzitibar (hegoaldean) eta Aranguren (mendebaldean) dira.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Bestalde, Itzagaondoko Zuatzu kontzejuan, itsasoaren mailatik 627 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Ardanatz (herriburua), Erreta, Gergetiain, Idoate, Indurain, Iriso, Lizarraga, Turrillas, Urbikain eta Zuatzu. Beste herri batzuk aspaldi hustu ziren, Gusiain edo Usiain, Eizaga eta Etxague, kasu, eta beste zenbait, aldiz, berriki, Beroitz, Izanotz eta Mendinueta, kasu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847an zazpi eskola zeuden haran osoan, eta bertako maisuek hirurogei errobo gari jasotzen zituzten urtean. Itzagaondoko bideak hobetu ziren Urrotz, Agoitz, Irunberri, eta Elorako bide berriak eraikiz. Herrian uruna ekoizteko hiru errota zeuden.

Biztanleri galeraren eraginez, 1920ko hamarkadan eskola kopurua bostera murriztu zen, eta uruna ekoizten zuen errota bakarra geratzen zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzagaondoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,26 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Baiko Ioseba Etxarte Azkarate aukeratu zuten Itzagaondoko alkate kargurako. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, baina Nafarroa Baik aukeratzeko zeuden bost zinegotzietatik hiru lortu zituen, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak hamar izan ziren (emandako boto guztien %8,20). Eta baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako botoen %6,15a). Abstentzioa %24,42koa izan zen.

Itzagaondoko Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Pedro Jose Goñi Juanperez (AII) 72 Bai
Jose Javier Mugeta Auritz (AII) 65 Bai
Elsa Plano Urdazi (Nafarroa Bai) 50 Bai
Ioseba Etxarte Azkarate (Nafarroa Bai) 46 Bai
Alejandro Cortés Jimenez (Nafarroa Bai) 39 Bai

2011n ere bi zerrenda aurkeztu ziren; Asociación Rural Izagaondoa (ARIZA) delakoak 4 zinegotzi lortu zituen. Elsa Plano Urdazi alkate hautatu zuten; bai Plano bai ARIZAko beste zinegotzi bat 2007an NaBairen izenean izan ziren zinegotzi[4]. Bosgarren hautetsia Agrupación Independiente Izaga (AII) zerrendarentzat izan zen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ioseba Etxarte Azkarate Nafarroa Bai
2011- Elsa Plano Urdazi ARIZA

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardanazko kale nagusiaren bukaeran dago, eta 1940ko hamarkadan hasi zen udaletxe moduan erabiltzen. 1965ean sute batek kalte handiak eragin zituen eraikinean eta alde bat berreraiki behar izan zuten. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Fatxada nagusian, harriz egindako ate nagusia dago, eta gainontzekoa margoturik dago. Udala alkateak eta lau ziengotzik osatzen dute, eta bertako idazkaria Lintzoain eta Urrozko idazkari ere bada.

Herriko udaletxea Ardanatzeko kontzejuan kokatuta dago (helbidea: San Martin kalea, 1).

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Itzagaondoa eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %9,00k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Itzagaondoa) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itzagaondoa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Itzagaondoa
Maps of municipalities of Navarra Izagaondoa.JPG
Ardanatz | Beroitz | Erreta | Gergetiain | Idoate | Indurain | Iriso | Izanotz | Lizarraga | Mendinueta | Turrillas | Urbikain | Zuhatzu