Edukira joan

Itzalaldi elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuhaitzen erorketak zirkuitulabur bat sor dezake linea elektrikoetan ekaitz batean, eremuan itzalaldi bat eraginez.

Itzalaldi elektrikoa edo argindar-etetea argindar hornikuntzaren bat-bateko eta ezusteko etenaldia da.[1]

Energia elektrikoaren horniduraren sistema osatzen duten elementuren batek huts egiten duenean gertatu ohi dira hornidura eteteko arrazoiak, hala nola, azpiestazio elektrikoaren akats bat, linea elektriko baten kalteak (ustekabekoak edo nahita eragindakoak, hala nola kable-lapurreten kasuan, partikularrek egindako sabotajeen kasuan), edo garraio-sistemaren edo banaketa-sistemaren beste zati batean, zirkuitulabur bat, gainkarga bat, garraio- edo banaketa-sistema elektrikoaren gabezia edo zaharkitzea, mantentze-falta, baita giza akats bat ere sistemako elementuen gaineko eragiketan. Aurreikusi ezin diren egoeretan ere gertatzen da: gertaera klimatikoak, hala nola ekaitzak (zuhaitzak kableetatik erortzea, transformadoreetan kalteak, edo segurtasunagatik itzalaldiak), bero- edo hotz-boladak (potentzia handieneko aire girotuak edo berokuntza-sistemak erabiltzea), lurrikarak edo luiziak, tsunamiak, besteak beste.

Gehiegizko kontsumoak ere eragin dezake itzalaldia, eta larriagotu egiten da sare elektrikoa guztiz garatuta ez badago. Hau da, kontsumo hori hornitzeko behar adina energia sortzen bada ere, energia garraiatzeko/banatzeko eta azken erabiltzaileari helarazteko gai den sarerik ez badago, itzalaldia gertatuko da.

Itzalaldi elektriko handienak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzaladia Kaltetuak (milioika) Eremua Iraupena Erreferentziak
2005eko Java eta Baliko itzalaldia 100 Indonesia 2005-8-18 [2]
1999ko hegoaldeko Brasilgo itzalaldia 76 Hegoaldeko Brasil 1999-3-11/1999-6-22 [3]
2009ko Brasil eta Paraguaiko itzalaldia 60 Brasil eta Paraguai 2009-11-10/2009-11-20 [3]
2003ko Italiako itzalaldia 55 Italia 2003-9-28 [4]
2003ko Ipar Amerikako itzalaldia 55 Ipar-ekialdeko Ipar Amerika (Kanada, AEB) 2003-8-14/2003-8-28 [5]
2019ko Argentina, Paraguai eta Uruguaiko itzalaldia 50 Argentina (Suaren Lurra izan ezik), Uruguai eta Paraguaiko bi departamendu 2019-6-16 [6]
2025eko itzalaldia Europa hegoaldean 50 Iberiar Penintsula osoa eta hegoaldeko Frantzia. 2025-4-28 [7]
1965eko azaroaren 9ko Itzalaldi Handia 40 Ipar-ekialdeko Ipar Amerika 1965-11-9 [8]
2019ko Venezuelako itzalaldia 31.5 Venezuela 2019-7-3/2019-12-31

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]