Itzaleko gobernu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itzaleko gobernua, itzaleko kabinetea, oposizioko gobernua[1] edo, zuzenean ingelesez, shadow cabinet (lit. "itzaleko kabinetea"), Westminster gobernu-sistemetan oposizioko zeinbat parlamentarik osatutako "kabinete alternatiboa" da, oposizio izateko behar legalarekin. Parlamentari bakoitzak kontseilaritza bat errepresentatuko du eta itzaleko kontseilaritza horren bozeramaile izango da ere, de iure kontseilaritzako kontseilariaren aurka arituko dena. Itzaleko gobernu hau astero biltzen da, gobernu ofiziala bezala, programa-bilerak ditu eta Parlamentuan eztabaidatuko diren gai eta estrategiak eztabaidatu eta adostuko ditu, Gobernuaren aurka jotzeko eta itzaleko gobernu hau hobea den iritzia jendartean zabaltzeko.[2]

Itzaleko gobernuak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua, Kanada eta Zelanda Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua, Kanada eta Zelanda Berrian oposizioko alderdi nagusia, bere itzaleko kabinetearekin batera, Berorren Maiestataren Oposizio Leial modura izendatzen dira ofizialki. Leial adjektiboa erabiltzen da oposizioaren lana Berorren Maiestatearen Gobernuaren oposizio izatea delako, baina gobernuaren eta erakundeen legitimitatearen aurka eta, beraz, erreginaren legitimitatearen aurka, joan gabe.[3]

Westminster sistema aplikatzen den bestelako herrialdetan batzuetan (hala hola, Australia), itzaleko gobernu hau Parlamentu-Oposizio modura da izendatua (ingelesez, The Parliamentary Oposition).[4] Zenbait alderdik (adibidez, Kanadako zein Erresuma Batuetako Alderdi Laboristek) kabinete honen kideak barne-botazio bidez hautatzen dute, ostera beren taldea hautatuko dutenak.[5]

Bestelako herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Westminster sistema duten herrialdeetatik at, bestelako herrialdeetan itzaleko kabinete hauek aurki ditzakegu ere. Hala, Alemanian, adibidez, zenbait alderdi politikok Kompetenzteam edo Spitzenteam delakoak sortzen dituzte (lit. "aditu-taldeak"), Frantzian "kontragobernuak" sortzen diren bezala. Espainiako Estatuan, bestalde, oposizioko alderdi nagusiak jefe de la oposición edo lider de la opisición (lit. "oposizio-burua") delakoa izenda dezake legalki, bai eta komisio ezberdinetan bozeramaile bereizi bat edukitzeko aukera du ere.[6][7]

Katalunian ere bi adibide berri ditugu: Ernest Maragall-en itzaleko kabinetea, Bartzelonako Udalean,[8] eta Salvador Illa-rena, Kataluniako Generalitatean.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sailak - - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Qué es el "gabinete en la sombra" y cómo fortalece a la oposición en Reino Unido» BBC News Mundo 2015-05-09 (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) Fraga, Pedro Puy. (2010-03-28). «La 'leal oposición'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  4. Bateman, Joel. (2008). In the shadows : the shadow cabinet in Australia. Dept. of Parliamentary Services ISBN 978-0-9806554-0-7. PMC 399602631. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Corbyn defiende la "unidad" de su gabinete de la oposición» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  6. (Gaztelaniaz) Díez, Anabel. (1986-08-04). «Las minorías parlamentarias esperan que Fraga pierda el estatuto de jefe de la oposición» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  7. (Gaztelaniaz) País, El. (2016-05-16). «Los puntales del ‘Gobierno en la sombra’ de Pedro Sánchez» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  8. (Katalanez) «Maragall dissenya un govern a l'ombra: "Volem marcar la pauta" | betevé» beteve.cat (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  9. (Katalanez) Catalunya, RTVE. (2021-06-06). «Illa emula Maragall i presenta el seu govern a l'ombra» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]