Itzalpeko ontzidi
Itzalpeko ontzidia edo ontzidi iluna gordean, bere benetako izaera ezkutatuz, debekatutako ondasunekin kontrabandoan aritzen den itsasontziari edo multzoari deritzo. Itzalpeko ontzidia aldebakarreko zein nazioarteko zigor ekonomikoak jaso dituen estatu batek zigor hauei aurre egiteko duen irtenbide bat da.[1] Sarri, itzalpeko itsasontziek petrolioa, gasa eta mineralak bezalako lehengaiak, armak eta gailu teknologikoak garraiatzen dituzte.
Itzalpeko ontzidiek hainbat teknika erabiltzen dituzte egiazko jarduerak ezkutatzeko asmoz, hala nola: komenientziako banderadun itsasontziak erabiltzea, garraiatutako gaien jatorria edo helmuga jasotzen dituzten agiriak faltsutzea, ontzien identifikazio-sistema automatikoa manipulatzea edota hornigaiak ontziz ontzi aldatzea. Gainera, hauek legezko eremu grisetan dihardute, maiz itsas zabalean kostaldetik urrun, atxilotzeak zailtzeko.
2022an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, itsasontziak funtsezkoak izan dira nazioartean errusiar petrolioa eta gasarekin kontrabandoa egiteko..[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Aranburu, Iker. (2023-02-05). «Gaurtik aurrera, EBk debekatua du Errusiatik gasolioa inportatzea» Berria.