Itziar Nogeras

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:20, 27 apirila 2015
Itziar Nogeras, ezkerrean, Elhuyar Fundazioko sari banaketa batean.

Itziar Nogeras Berra (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urtarrilaren 19a) Elhuyar Fundazioko zuzendari ohia, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuko zuzendaria izandakoa.

Irakasletzan diplomatua, Euskal Filologian lizentziatua eta kultura kudeaketan aditua, lan munduan eta gestio prozesuetan euskararen erabilera bultzatzen ibili zen, besteak beste, Elhuyarko Lexikografia Sailean hiztegien erredakzio taldean parte hartu zuen. Elhuyar Fundazioko zuzendaria izan zen 2002tik 2013 arte. 2013an Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenean izandako ustezko irregulartasunek polemika piztu zuten hedabideetan. Proiektuaren baitan izandako deadostasunak zirela eta, bere dimisioa aurkeztu zuen 2014ko apirilean.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Itziar Nogeras