Itzulpengintza

Itzultzaile» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Itzulpengintza lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat (iturri testua) aztertzean eta bigarren hizkuntza batean idatzitakoa (helburu testua) sortzean datzan prozesua da.

Itzulpengintza betidanik egokitu izan zaio gizakiari, azkenaldian automatizatzea edo konputarizatzea lortzea nahi izan den arren.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpengintzaren helburu nagusia beti izan da iturri testua eta helburu testuaren artean harreman bat sortzea, betiere hizkuntzen arteko desberdintasunak kontuan izanda, hau da, amaieran testu biek, funtsean, mezu berbera izatea. Esan bezala, kontuan izan behar da hizkuntza bakoitzaren, testuingurua, iturri hizkuntzaren gramatika arauak, idazkera, esaerak, etab.

Itzulpengintza eta interpretazioa bereiztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraza da kontzeptu bi hauen arteko desberdintasun nagusia. Itzulpengintza idazkerari atxikitzen zaio; interpretazioa, berriz, hizketari edo ahozkotasunari.

Itzulpengintzak idatzizko ideiak itzultzen ditu hizkuntza batetik bestera, baina interpretazioak esandako ideiak edo keinuak (keinu hizkuntza) transferitzen ditu hizkuntza batetik bestera.

Interpretazioa itzulpengintzaren azpi mailatzat har daitekeen arren, oso desberdinak dira.

Itzulpengintzako pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpengintzako pausoak —hala idazkiak itzultzean nola hizketa interpretatzean— bi izaten dira, ordena honetan:

  1. Iturri testuaren esanahia ulertzea.
  2. Esanahi hori bera xede testuan ematea.

Itzultzaileak, lehenik, «itzulpen unitateak» identifikatu behar ditu (testuaren segmentuak). Itzulgaia hitz bat izan daiteke, esaldi bat edo gehiago. Ondoren, iturri testuaren esanahi osoa ulertzen du; itzultzaileak testuaren edo mintzaldiaren osagai guztiak interpretatu eta aztertu behar ditu. Gero, esanahi hori bera xede hizkuntzan eman behar du. Prozesu horretarako, nahitaezkoa da iturri eta xede hizkuntzen gramatika, semantika, sintaxia eta esaerak jakitea, bai eta hizkuntza bi horien erabiltzaileen kultura ere.

Itzulpengintzaren arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazo orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpengintza, berez, oso prozesu zaila da, eta horretaz gain, itzultzaileak are arazo gehiago aurki ditzake.

·Iturri testuarekin arazoak

- Itzulpenean zehar jasandako aldaketak.

- Testu ilegalak

- Testu amaigabeak

- Eskas idatzitako testuak

·Hizkuntza arazoak

- Dialektoak eta neologismoak

- Azaldu gabeko akronismoak edo laburdurak

·Besteak

- Erritmoa, puntua edo poesi terminoak

Arazo "itzulgaitzak"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza batzuetan sarri agertzen dira beste hizkuntza batean baliokiderik ez duten hitzak, batzuetan bere horretan itzulezinak. Arazo horrek hitzak asmatzea dakar. Itzultzaile batek badaki ama bezalako hitzak zelan diren beste hizkuntzetan eta kasu horretan, hitz batetik bestera itzultzen du. Hala ere, sarri gertatzen da aurkakoa: hizkuntza bateko terminoak ez du baliokiderik eta beste hizkuntzakoa hartzen da, ingelesezko rafting edo jogging hitzekin gertatzen den moduan. Horren eragina hizkuntzak kutsatzea da. Adibidez, jatetxe frantses bateko ingelesezko menuan pâté de foie gras platera fat liver paste itzultzea ez da itzulpena, azalpen argia baino. Benetan, foie gras pâté jarri beharko litzateke.

Hitz arrunten arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Itzultzeko zailenak diren hitzak laburrenak dira: adibidez, Ingelesezko to get aditzak edozein hiztegitan zazpi zutabeko esanahiak ditu. Horrela, zaila egiten da esanahi horietako zein aukeratzen jakitea.

2. Aspektu kulturalak: adibidez, ingelesezko bread (ogia) hitz arrunta da baina, beste kultura batzuetan, kultur desberdintasunaren ondorioz, beste zerbait izan daiteke (adibidez, Asiako hainbat herrialdetan oinarrizko janaria arroza da, ez ogia).

3. Zehaztasun maila desberdinak: adibide argia dugu inglesezko there hitza: euskaldunontzat, batzuetan hor aditzondoa da, baina urrun egonez gero, han ere bai.

Itzulpengintzaren azken asmakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailu bidez lagundutako itzulpengintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CATa (computer-assisted translation, ingelesez) gizaki batek helburu testu bat ordenagailu programa baten laguntzaz sortzen dueneko itzultzeko modua da. Modu horretan, makinak gizakiari laguntza baino ez dio ematen. Horrek itzultzaileari lagungarri zaizkion programak barneratzen ditu.

Itzulpengintza automatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean zinez lagundu duen diziplina da. Martin Kay-ren esanetan: "Itzultzeko makinak lortzeko desioak hizkuntzalaritzako, filosogiako, matematikako nahiz informatikako zenbait aditu nagusiren arreta piztu du. Itzulpen automatikoak, gainera, anitz zaletu porrokatu modu liluragarrian erakartzen ditu".

Itzulpengintza automatikoa lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat aztertu (iturri testua) eta beste hizkuntza batean idatzitako testu berbera (helburu testua) ordenagailuz sortzen duen itzultzeko modua da.

Hala ere, egia da itzulpen automatikoak giza laguntza behar duela, esaldiak aurrez eta ondoren editatzea behar baitu.

Itzulpengintza automatikoa vs. ordenagailu bidez lagundutako itzulpengintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biak funtsean ia berdinak izan arren, itzulpengintza automatikoa ezin da ordenagailu bidezko itzulpengintzarekin erratu. Automatikoan, makinak garrantzia du; bestean, ordea, itzultzaileak, berak hartzen baititu itzulpenari dagozkion erabaki guztiak.

Horren itzultzeko prozesua itzulpengintza arruntaren berbera da eta itzultzerakoan, arazo berak izaten ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itzulpengintza Aldatu lotura Wikidatan