Ivan Bilibin
Ivan Bilibin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tarkhovka (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | San Petersburgo, 1942ko otsailaren 7a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Smolenskoye Orthodox Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, margolaria eta artista grafikoa |
Genero artistikoa | book illustration (en) ![]() |
![]() ![]() |
Ivan Iakovlevitx Bilibin (errusieraz: Ива́н Я́ковлевич Били́бин; Tarkhovka, San Petersburgo, 1876ko abuztuaren 16aGreg./abuztuaren 4aJul. - Leningrad, 1942ko otsailaren 7a) errusiar ilustratzaile eta antzeztokien diseinatzailea izan zen.
Mir iskusstva aldizkarian parte hartu zuen, Errusiako Artisten Batasunaren sortzaileetako bat izan zen, bere diseinuekin Errusiar Balletakei lagundu zien eta 1937tik SESBeko Artisten Batasuneko kide izan zen. Ospea lortu zuen errusiar eta eslaviar folkloreko ipuinen bere ilustrazioekin. Kieveko Ruseko artea eta kulturan inspiratu zen.
Errusiako Iraultzaren ondoren, SESB utzi zuen. 1920an Egipton kokatu zen eta greziar diasporan lan egin zuen, bizantziar estiloko artean espezializatuz. 1925ean Parisera joan zen bizitzera, eta etxe pribatuak eta eliza ortodoxoak apaindu zituen.
1936an itzuli zen jaioterrira eta Leningradeko Setioan hil zen.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baba Jaga, Vasilisa ederra ipuinekoa, 1899