Ivan Grozny (filma)
Ivan Izugarria (errusieraz: Иван Грозный, translit.: Ivan Grozny), Sergei Eisenstein zinemalari errusiarrak zuzendutako filma da, 1945ean Mosfilmek ekoiztua.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzaurrean boiardoek, Ivanen ama eta erregeordea, Elena Glinskaja Moskuko printzesa handia, eta haren maitalea hil zituzten. 1547an, Ivan Errusia osoko tsar gisa tronuratua izan zen, bere lehengusu Vladimir Staritsakoaren eta, bereziki, Vladimirren ama eta Ivanen izeba Evfrosinia Staritskaiaren eta boiardoen kexuen eta jeloskortasun isilen erdian. Ivanek hitzaldi bat eman zuen Errusia barneko eta kanpoko etsaien aurka babesteko asmoa aldarrikatuz. Handik gutxira, Ivanek Anastasia Romanovna Zakharina ezkondu, eta, horren ondorioz, bere bi lagun onenen- Andrei Kurbski knezaren eta Fiodor Kolitxov boiardoaren- adiskidetasuna galdu zuen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nikolai Txerkasov: Ivan IV.a
- Liudmila Tselikovskaia: Anastasia Romanovna Zakharina
- Serafima Birman: Evfrosinia Staritskaia
- Mikhail Nazvanov: Andrea Kurbski
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1945eko lanak
- Sergei Eisensteinek zuzendutako lanak
- Sergei Eisensteinek idatzitako lanak
- Serafima Birmanek antzeztutako lanak
- Pavel Kadochnikovek antzeztutako lanak
- Mikhail Zharovek antzeztutako lanak
- Andrei Abrikosovek antzeztutako lanak
- Vsevolod Pudovkinek antzeztutako lanak
- Sergei Stolyarovek antzeztutako lanak
- Anel Sudakevichek antzeztutako lanak
- Mikhail Rommek antzeztutako lanak
- Mosfilmek ekoitzitako lanak
- Zinema zirriborroak
- Sobietar Batasuneko filmak
- Biografia filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Moskun girotutako filmak
- Errusierazko filmak
- XVI. mendean girotutako filmak