Ivan Passer
Itxura
| Ivan Passer | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Praga, 1933ko uztailaren 10a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Reno, 2020ko urtarrilaren 9a (86 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Pragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola |
| Hizkuntzak | txekiera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema gidoilaria |
| Jasotako sariak | |
Ivan Passer (Praga, 1933ko uztailaren 10a - Reno, Nevada, 2020ko urtarrilaren 9a) zinemagile txekiarra izan zen.
Lehenbizi naziek eta gero komunistek zanpaturiko familia judu aberats batean jaio zen, eta gezurrezko agiri bat baliatu zuen Pragako zinema-eskola ospetsuan sartzeko. Miloš Formanen lankidea izan zen, eta lehen film luzeak, Intimni osvetleni (1965, Argitze intimoa), nazioarteko ospea ekarri zion. Estatu Batuetara erbesteratu zen; geroztik, ordea, bere lanek ez zuten izan Txekian egin zuen filmaren maila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |