Ivan Skvortsov-Stepanov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ivan Skvortsov-Stepanov
Skvorcov-Stepanov.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Noginsk Itzuli1870eko martxoaren  8a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Sotxi1928ko urriaren  8a (58 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, historialaria eta ekonomialaria
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Ivan Ivanovitx Skvortsov-Stepanov (errusieraz: Ива́н Ива́нович Скворцо́в-Степа́нов, 1870eko martxoaren 8agreg./otsailaren 24ajul.1928ko urriaren 8a) militante boltxebikea izan zen[1]..

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogibidez irakaslea, Marxen eta Engelsen lanen itzultzaile izan zen. 1892tik langile mugimenduan egondakoa, 1896an, Errusiako Langileen Alderdi Sozialistan sartu zen, eta 1904tik aurrera Alderdi Boltxebikeko militantea. 1905tik aurrera, Borba (Borroka) egunkariko erredakzio komiteko kidea izan zen. 1907 eta 1909 artean, Aleksandr Bogdanov eta Vladimir Bazarovekin batera Kapitala errusierara itzuli zuen, Leninen ustez hura zen errusierazko bertsiorik onena[1].

Hainbat aldiz atxilotu zuten, eta 1911an Arkhangelskeko probintziara lekualdatu zuten (zenbait iturriren arabera, garai horietan ezker muturreko boltxebikeekin bat zetorren). 1917an, itzuli ostean boltxebikeen Moskuko komiteko kide izan zen, eta Moskuko Komite Militar Iraultzaileko kide ere egin zen. 1914an, Prosvestxenie (Ilustrazioa) aldizkarian egin zuen lan. 1917ko Urriko Iraultzaren ostean, Finantzetarako Herri Komisario aukeratu zuten, baina ez zuen asko eman kargu horretan. Garai horietan, prentsan Urriko Iraultzaren zilegitasunaren inguruan argudiatu zuen polemista nagusienetakoa izan zen. 1918an, ezkerreko komunistekin lerratu zen. Hainbat aldiz Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko kide aukeratu zuten[1].

1918-1924 artean, Pravda egunkariko eta Kommunist aldizkari teorikoko erredaktore izan zen, 1925tik aurrera, Sobieten Izvestia (Berriak) egunkariko zuzendari, eta 1926an, Pravdako zuzendariorde. Sobietar Batasuneko Langile Kooperatiben Elkarteko lehendakariorde izan zen. 1920an, Polonia-Sobietar Batasuna Gerra bitartean, Poloniako Komite Iraultzaileko kide izan zen. 1925an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide aukeratu zuten, eta 1926an, Lenin Institutuaren zuzendari kargua hartu zuen. 1928 1an hil zen, tifus-gaixotasuna zela eta[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Skvortsov-Stepanov, Ivan, K17 2017-06-05. CC0 Domeinu Publikoa