Ivan Turgenev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Turgenev
Turgenev by Repin.jpg
Bizitza
JaiotzaOriol1818ko urriaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaQ23728375 Itzuli
Berlin
Ivan Turgenev museum (en) Itzuli
Ivan Turgenev museum (en) Itzuli
Ivan Turgenev museum (en) Itzuli
Frantzia
San Petersburgo
Ivan Turgenev museum (en) Itzuli
Q23929917 Itzuli
Talde etnikoaErrusiarra
HeriotzaBougival1883ko abuztuaren 22a (juliotar egutegia) (64 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: spinal cord neoplasm (en) Itzuli
Familia
AitaSergei Nikolaevich Turgenev
AmaVarvara Petrovna Turgeneva
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Turgenev (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitatea
Imperial Moscow University (en) Itzuli
Faculty of Philosophy at Saint Petersburg State University (en) Itzuli
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
ingelesa
errusiera
Irakaslea(k)Nikolai Ustryalov (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea, eleberrigilea, itzultzailea, prosalaria, dramagilea eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
Lan nabarmenakA Sportsman's Sketches (en) Itzuli
Fathers and Sons (en) Itzuli
A Month in the Country (en) Itzuli
Mumu (en) Itzuli
Home of the Gentry (en) Itzuli
Poems in Prose (en) Itzuli
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k).....въ, —е—, И.С.Т., И.Т., Л., Недобобов, Иеремия, Т., Т…, Т. Л. eta Т……в
Genero artistikoaipuina
short novel (en) Itzuli
eleberria
Elegia
drama

IMDB: nm0877057 Allocine: 151879 Allmovie: p311370 IBDB: 6482
Spotify: 6fxzQcoVtnRt4MSg75fMDp iTunes: 1412452956 Musicbrainz: 6727a7fb-8609-417e-a5e9-bcc99b8b062f Discogs: 1576452 IMSLP: Category:Turgenev,_Ivan Find a Grave: 10178314 Deezer: 9188084 Edit the value on Wikidata
Ivan Sergeevich Turgenev Signature.svg

Ivan Sergeievitx Turgenev (errusieraz: Ива́н Серге́евич Турге́нев; Oriol, 1818ko azaroaren 9agreg./urriaren 28ajul. - Bougival, Paris ondoan, 1883ko irailaren 3agreg./abuztuaren 22ajul.) errusiar idazlea izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita noblea eta gudarosteko ofiziala eta ama lur-jabeen familia bateko alaba zituen. Ikasketak Moskun eta San Petersburgon egin zituen. Hiri horretan literaturaren munduan murgildu zen, Puxkin eta Gogol gidari zituela. 1838an Berlina joan zen filosofiako ikasketak egiteko. Han idealismo alemanaren eragina jaso zuen.

1841ean, Europaren zale eta liberal deliberatua bilakaturik, Errusiara itzuli zen, eta administrazioan lan egin zuen. Garai hartakoak dira Turgeneven lehen obrak: Parasha (1843), narrazio-olerkia; Andrei Kolosov (1844), eleberri laburrak; Zuhurgabekeria (1843), antzerkia. 1845ean administrazioa utzi zuen literaturara erabat emanda bizitzeko. Pauline Viardot-García kantariaz maitemindurik, 1847tik 1850era Errusiatik kanpo joan zen haren atzetik. 1852an ospea eta ezagutza ekarri zizkion Zapiski ojotnika (Ehiztariaren narrazioak) obra argitaratu zuen. Liburu horretan jopuen bizitza gogorraren lekukotasuna eman zuen idazkera errealistaz. 1852an bere etxaldean egotera behartu zuen gobernuak, Gogolen heriotza zela eta egindako artikuluarengatik. Ordura arte antzerki-obrak idatzi bazituen, Dirurik gabe (1846), Bizkarroia (1849), Gau bat Sorrenten (1852), handik aurrera antzerkia alde batera utzi eta poesiaz beteriko eleberri laburrak ondu zituen: Bi lagun (1854), Iakov Pasinkov (1855), Lehen amodioa (1860) eta abar.

Turgenev, orobat, Errusiako eleberrigile onentsuenen artean kokatu ohi da: Rudin (1856) obran bere garaiko giro intelektuala erretratatu zuen, Dvnoyanskoy genezdo (1859, Kapareen habia) lanean, noblezia zaharraren ohiturak deskribatzen zituen, Nakanune (1860, Bezperan) eta Otsy i deti (1862, Aita-semeak). Eleberri bakoitzak eztabaida sutsuak pizten zituen eta, hartaz nazkaturik, atzerrian hartu zuen bizilekua, Baden-Badenen lehenik (1862-1870) eta Parisen gero (1871-1883), Errusian egonaldi laburrak baizik egiten ez zituela. Azken aldi horretan bi eleberri Dym (1867, Kea), Nov´(1877, Luberriak), zenbait eleberri labur eta obra lirikoak ondu zituen.

Hil ondoren, Turgeneven antzerki-obrarik ezagunena argitaratu zen: Hilabete bat landan. Harremanak izan zituen bere garaiko Europako idazle anitzekin: Gustave Flaubert, Emile Zola, Berthold Auerbach, Henry James, George Sand… Haren hizkuntza Errusiako literaturako eredu garbienetakotzat hartua izan ohi da, Puxkinenaren ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Turgenev Aldatu lotura Wikidatan