Ivankiveko gudua

Koordenatuak: 50°55′58″N 29°54′17″E / 50.9328°N 29.9047°E / 50.9328; 29.9047
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivankiveko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Ivankiveko gudua, 2022ko otsailaren 25ean.
Data2022ko otsailak 25otsailak 27
LekuaIvankiv, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°55′58″N 29°54′17″E / 50.9328°N 29.9047°E / 50.9328; 29.9047
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
ezezaguna ezezaguna

Ivankiveko gudua Errusiaren eta Ukrainaren arteko borroka militar bat izan zen, 2022ko otsailaren 25ean hasi zena, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean. Goizean goiz, Errusiako Lehorreko Indarren zutabe bat ipar-mendebaldetik Ivankiv hirira hurbildu zen, Kiev Oblastean, Txernobylgo guduan garaile atera osteko etenaldiaren ondoren.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 25eko goizean, Ukrainako indarrek Teteriv ibaia zeharkatzen zuen Ivankiveko zubia suntsitu zuten, Kievera zihoan tanke errusiarren dibisio baten aurrerapena geldituz. Ukrainako aire-erasoko tropek soldadu errusiarrei aurre egin zieten Ivankiven, bai eta handik gertu dagoen Dimer hirian ere.[4][5][6][7][8]

Errusiar indar batzuek Ivankiv zeharkatu eta Antonov Aireportua harrapatu zuten liskar baten ondoren. Aireportu hau estrategikoki garrantzitsua da, Kievetik 20 kilometrora baitago kokaturik, ipar-mendebalderantz.[9]

Ivankiveko borrokek otsailaren 25eko arratsaldean eta gauean jarraitu zuten, indar errusiarrek hiria artileriaren bidez bonbardatuz, hainbat biktima zibil eraginez. Ivankiven gasbide garrantzitsu bat ere dago kokaturik, hura suntsitzekotan, gas ukrainarraren garraioa eten lezakeena Europako zati handi batera.[10]

Otsailaren 26an borrokek jarraitu zuten Ivankiven,[11] eta, otsailaren 27an, Ivankiveko Historiaren eta Tokiko Historiaren Museoa suntsitu zuten indar errusiarrek, guduan, Maria Primachenko artista ukrainarraren hogei lan baino gehiago galduz.[12][13] Erantzun gisa, Olexandr Tkatxenko-kUkrainako Kultura MinistroakErrusiak UNESCOko kide-izaera galtzea eskatu zuen.[14]

Otsailaren 27ko goizean, 4.8 kilometro luze zen ibilgailu errusiarren konboi bat ikusi zen satelite-irudietan, Ivankivera bidean.[15] Otsailaren 28an, konboia 64 kilometroko luzera izatera iritsi zen.[16] Martxoaren 2an, azkenean, baieztatu zen errusiarrek Ivankiv hartu zutela.[1]

Gudu-ostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 31n, Ukrainako indarrek Ivankiven kontrola berreskuratu zuten, errusiar armada hiritik erretiratu ondoren.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b https://archive.today/20220305022813/https://www.bbc.com/news/live/world-europe-60582327?ns_mchannel=social&ns_source=twitter&ns_campaign=bbc_live&ns_linkname=621f7e27980bea49f4b7ac29%26Town%20under%20Russian%20control%20'not%20losing%20spirit'%262022-03-02T16:00:53%2B00:00&ns_fee=0&pinned_post_locator=urn:asset:0d8f3e80-c555-4e77-8cdf-a262780e975d&pinned_post_asset_id=621f7e27980bea49f4b7ac29&pinned_post_type=share
  2. a b (Ingelesez) Zinets, Natalia; Hunder, Max. (2022-04-01). «Ukraine says Russian forces pushed back around Kyiv but fighting rages» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. a b (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 1» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. «The fight for Kyiv: Ukrainians offer resistance but know the biggest battle is ahead | The Independent» web.archive.org 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  5. (Ukraineraz) Gazeta.ua. (2022-02-25). «Українські військові під Києвом зупинили колону російських танків» Gazeta.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  6. (Ingelesez) «Here's how Russia's invasion of Ukraine unfolded on day one» euronews 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  7. (Ukraineraz) «ЗСУ ведуть бій в районах Димера та Іванкова на Київщині - Генштаб» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  8. (Ingelesez) «Ukrainian military blow up bridge near Kyiv, stopping column of Russian tanks from Ivankiv» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  9. (Ingelesez) AP. «Russia claims to take control of Hostomel airport just outside Kyiv» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  10. (Ukraineraz) «Окупанти обстрілюють “градами” місто Іванків на Київщині: є жертви серед цивільного населення» Інформаційне агентство Українські Національні Новини (УНН). Всі онлайн новини дня в Україні за сьогодні - найсвіжіші, останні, головні. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  11. (Ingelesez) «Ukraine invasion: Video appears to show home troops in firefight with Russians near Ivankiv» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  12. (Ingelesez) «Russian invaders burn down Ivankiv Museum. Maria Prymachenko’s artwork destroyed» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  13. (Ingelesez) Giorgobiani, Natia. (2022-02-28). «A museum with unique works by Maria Primachenko burned down near Kiev» Perild (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  14. «Museum of Maria Pryimachenko's paintings burns down during Russian offensive (video) (видео)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  15. (Ingelesez) CNN. (2022-02-27). «Satellite images show more than three-mile-long Russian military column on roadway to Kyiv» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  16. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-02). «Russian military convoy north of Kyiv stretches for 40 miles -Maxar» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]