Ivano Balić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivano Balić

Bizitza
JaiotzaSplit1979ko apirilaren 1a (44 urte)
Herrialdea Kroazia
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
HSG Wetzlar (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateaerdikoa
Pisua95 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: ivano-balic Edit the value on Wikidata

Ivano Balić (Split, 1979ko apirilaren 1a) kroaziar eskubaloi jokalari ohia da. Munduko jokalari onenetarikotzat hartu zuten, nazioarteko txapelketa nagusietan sei aldiz MVP bozkatu zutenez gain. [1] Oso jokalari polifazetikoa zen, nahiz eta normalean erdiko atzelari gisa jokatzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubaloian jokatu aurretik, Balićek KK Split saskibaloi taldearekin entrenatu zuen. [2] RK Split taldearekin hasi zuen eskubaloi ibilbidea. Balić 2003ko Portugalgo Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa irabazi zuen Kroaziako eskubaloi selekzioko kidea izan zen. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen eta 2005eko Tunisiako Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketan zilarrezko domina, non txapelketako MVPtzat hartu zuten.

Balic urteko jokalaria (IHF Urteko Jokalaria) izendatu zuen IHFk, 2003an. 2006an Suitzako Gizonezkoen Europako Eskubaloi Txapelketan txapelketako MVPtzat hartu zuten. 2007ko Alemaniako Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketan, txapelketako MVP ere izan zen. 2006an bigarren aldiz aukeratu zuten IHFko Urteko Jokalari gisa. [3] Balić, Talant Dujshebaev, Nikola Karabatic eta Mikkel Hansen dira sari hau bi aldiz irabazi duten jokalari bakarrak. [4]

RK Metkovic taldean jokatu ondoren, Portland San Antonio taldean sinatu zuen, eta harekin Liga eta Superkopa bat irabazi zituen (2004–05). [4] 2008an RK Zagrebek fitxatu zuen, non lau liga eta lau kopa jarraian irabazi zituen. [4] 2015ean erretiratu zen, HSG Wetzlar taldean jokatu ostean.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]