Ivilia
Ivilia Erromatarren garaian Bizkaiko Foruko jainkotasun bat izan zen[1].
Bertako jainko bat zela uste da eta Foruko elizan kontserbatzen da aldare bat inskripzio honekin:
Inskripzioan agertzen dena:
IVILIAE SACRVM
M CAECILIVS MoN
TANVS PRo SALV
TE FVSCI FILI
SVI POSvIT
Lerro horiek horiek lerro bakarrean jarrita honela irakurtzen dira: Iviliae sacrum / M Caecilius Mon/tanus pro salu/te Fusci fili 1 sui posuit / Quno fecit.[2]
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bernardo Estornes Lasak Abelion erromatar garaiko Garona Garaiko Jainkoarekiko balizko harremana aipatzen du, kontutan hartuz Foruan ere ur termalak badaudela. Bertako auzo bat Urberuaga deitzen da.
Zenbait hizkuntzalariek ordea, "ibili"rekin lotzen dute, eta are gehiago mendebaleko euskararen "ibiliarazi" edo "mugituarazi" kutsua ematen diote.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ivilia Auñamendi entziklopedian
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ugartechea Salinas, José Miguel. (1962). «Notas sobre estelas, lápidas e inscripciones funerarias Vizcaínas» Separata Anuario Eusko Folklore. Eusko Ikaskuntza, 131-171 or..
- ↑ Inskripzioaren kodeak: AE 1908, 5 = AE 1955, 33
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]