Ivo Andritx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivo Andrić» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ivo Andritx
S. Kragujevic, Ivo Andric, 1961.jpg
enbaxadore

Bizitza
Izen osoa Ivo Andrić, Иво Андрић, Ivo Andrić
Jaiotza Dolac1892ko urriaren 10a
Herrialdea  Jugoslavia
 Jugoslaviako Erresuma
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
State of Slovenes, Croats and Serbs
 Austria-Hungariako Inperioa  (1892ko urriak 9 -  1918ko urriak 29)
Talde etnikoa Serbiarra
Kroaziarra
Heriotza Belgrad1975eko martxoaren 13a (82 urte)
Hobiratze lekua Belgrade New Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) Milica Babić-Jovanović  (1958ko irailak 27 -  1968ko martxoak 24)
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Humanities and Social Sciences, University of Zagreb
(urria 1912 - : Slavic literature, study of history
Vienako Unibertsitatea
(1913 - : filosofia
Faculty of Philosophy of the Jagiellonian University
(1914 - : filosofia
Grazko Unibertsitatea
(1924 - Ph.D. : filosofia
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in Philosophya
Hizkuntzak Kroaziera
Serbokroaziera
serbiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, diplomazialaria, poeta eta saiakeragilea
Lan nabarmenak Zubi bat Drinaren gainean
Omerpaša Latas
Ex Ponto
Bosnian Chronicle
Prokleta avlija
O priči i pričanju
Jelena, žena koje nema
Most na Žepi
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts
Young Bosnia
Slovenian Academy of Sciences and Arts
Association of Writers of Serbia
Serbian Academy of Sciences and Arts
Genero artistikoa olerkigintza
IMDb nm0028964
http://www.ivoandric.org.rs/

Ivo Andritx (alfabeto zirilikoz: Иво Андрић; Dolac, Bosnia, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko urriaren 9a - Belgrad, Jugoslavia, 1975ko martxoaren 13a) serbokroazieraz idatzi zuen idazlea izan zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivo Andritx 1892ko urriaren 9an jaio zen Dolac herrixkan, Travniketik hurbil, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren agindupean zegoen Bosnia herrialdean. Gurasoak, kroaziar katolikoak, Sarajevon bizi ziren, baino Ivo Dolacen sortu zen, ama ahaide batzuk bisitatzera joana zelako. Bi urte geroago aita hil zen. Amak, umea mantentzeko modurik ez zuenez, Vixegraden utzi behar izan zuen, osaba-izeba batzuen etxean. Hiri horretan igaro zuen Andritxek haurtzaroa. Zenbait urte geroago bertako Mehmed Paxa Sokolovitx zubia Zubi bat Drinaren gainean eleberriko protagonista bilakatu zuen[1].

Bigarren hezkuntza Sarajevon egin zuen. 1912tik aurrera Zagreb, Viena eta Krakoviako unibertsitateetan Humanitate ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zelarik atxilotua izan zen, Austriaren aurkako erakunde klandestino bateko kidea izateagatik, eta hiru urtez preso egon zen[2]. Gerra amaituta Zagrebeko unibertsitatera itzuli zen, baina diru premiak lanean hastera behartu zuen. Sortu berria zen Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako (geroago Jugoslaviako Erresuma) Erlijio eta Kanpo Arazoetako Ministerioetan aritu zen. 1920 eta 1941 artean Vaticano, Bucarest, Trieste, Graz, Madril, Brusela, Geneva eta Berlinen diplomazialari lanak egin zituen[3][4].

1941ean, Alemaniak Jugoslavia inbaditu zuenean, Berlindik Belgradora itzuli zen. Hiri horretan igaro zuen Bigarren Mundu Gerra eta orduan idatzi zituen bere hiru eleberririk ospetsuenak: Travnička hronika (Travnikeko kronika) eta Zubi bat Drinaren gainean[5]. 1945ean argitaratu zirenean sekulako arrakasta izan zuten lan hauek[6].

Gerraren ondoko urteetan Jugoslaviako Idazleen Elkarteko presidentea izan zen eta 1949an Jugoslaviako parlamentu federalean sartu zen. 1958an Militza Babitx jantzi diseinatzailearekin ezkondu zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta jasotako dirua Bosnia-Herzegovinako liburutegiak hobetzeko erabili zuen[2]. Handik aurrera eta, batez ere, 1968an emaztea hil zitzaionetik, jarduera publikoa asko gutxitu zuen. 1975ko martxoaren 13an Belgradon hil zen[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ex Ponto (1918)
  • Nemiri (1920)
  • Put Alije Đerzeleza (1920). Alija Djerlezen bidaia.
  • Zubi bat Drinaren gainean (Na Drini ćuprija, 1945)
  • Gospođica (1945). Andereñoa.
  • Travnička hronika (1945). Travnikeko kronika.
  • Priča o vezirovom slonu (1948). Bisirraren elefantea.
  • Prokleta avlija (1954). Leku madarikatua.
  • Omer-paša Latas (1977)

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «kritiken hemeroteka » Zubiaren begia», kritikak.armiarma.eus, https://kritikak.armiarma.eus/?p=5245. Noiz kontsultatua: 2018-11-09  .
  2. a b (Ingelesez)  «Ivo Andrić», Drina Zubia Kultur Elkartea, 2013-06-14, https://drinazubia.wordpress.com/ivo-andric/. Noiz kontsultatua: 2018-11-09  .
  3. a b Encyclopedia.com: Ivo Andrić
  4. Nobelprize.org: Ivo Andrić
  5.   «Andric´, Ivo - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus», www.euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c00331/eu_a_3314/a3314.html. Noiz kontsultatua: 2018-11-09  .
  6. Ivo Andritx. Zubi bat Drinaren gainean. Hitzaurrea, Karlos Zabalak egina. Alberdania, Elkar.
  7. Berria.info: Zubiaren begien aurrean. Bixente Serrano Izkoren kritika

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivo Andritx