Iwaki (Fukushima)

Koordenatuak: 37°03′02″N 140°53′16″E / 37.0505°N 140.88772°E / 37.0505; 140.88772
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iwaki
いわき市
青森市 (Iwaki-shi)
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Fukushima
AlkateaShimizu Toshio (en) Itzuli
Izen ofizialaいわき市
Jatorrizko izenaいわき市
Posta kodea970-8686
Geografia
Koordenatuak37°03′02″N 140°53′16″E / 37.0505°N 140.88772°E / 37.0505; 140.88772
Map
Azalera1,231,35 km²
MugakideakTamura (en) Itzuli, Ono (en) Itzuli, Hirono (en) Itzuli, Naraha (en) Itzuli, Kawauchi (en) Itzuli, Furudono (en) Itzuli, Hirata (en) Itzuli, Samegawa (en) Itzuli eta Kitaibaraki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria336.111 (2021eko martxoaren 1a)
−14.126 (2015)
Dentsitatea270 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1966ko urriaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakTownsville (en) Itzuli, Yurihonjo (en) Itzuli, Fushun eta Kauai konderria (Hawaii)
http://www.city.iwaki.fukushima.jp/ www.city.iwaki.fukushima.jp

Iwaki (japonieraz: 青森市 Iwaki-shi?) Japoniako Tōhoku eskualdean dagoen Fukushima prefeturako hiri handiena da baina ez da hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 326.303 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

708an asentamendu bat sortu zuten iparraldeko Emishi herrialdearen balizko inbasioari aurre egiteko. XI mendean Iwaki leinuak populatu zuen lurraldea.

1532an Kidogawako borroka izan zen bertan eta 1600an Sekigaharako Gudua galdu ondoren Tokugawa Ieyasuk Iwaki leinua kanporatu eta Torii Tadamasa ezarri zuen agintean. 1603n Iwakitaira gaztelua eraikitzen hasi zen. Hurrengo urteetan ordea hainbat domeinutan banatua izan zen, Kobuta (1622), Izumi (1634), Tanagura (1634) eta Yunagaya (1670).

1871ean han sistema deuseztu eta 1876an Fukushima prefeturaren barnean ezarri zuten Iwaki. 1897an Honshu uharteko ikatz meategi handiena eta Tokiotik gertuen zegoena ustiatzen hastearekin batera Iwaki hiri industriala bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ordea ikatza agortu egin zen.

Gaur egungo udalerria 1966an eratu zen hamalau herrik bat egiterakoan eta Taira herrian ezarri zuten udaletxea.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tōhoku eskualdearen hegoaldean kokaturik dago, Ibaraki prefeturarekin mugan. Prefeturako hiri handiena da azaleraz eta biztanleriaz, eta udalerriak 60 kilometrotako kosta lerroa dauka. Kuroshio eta Oyashio itsaslasterren arteko talkari esker arrantza oso aberatsa da. Ekialdean Ozeano Barea dauka eta mendebaldean mendi eta basoak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tōhoku eskualde osoan dagoen hiri industrial garrantzitsuena da. Manufakturak, zurgintza eta industria kimikoak dira nagusi. Nekazaritza eta arrantzak ere pisu handia du hiriaren ekonomian.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]