Iwami Ginzan-go zilar meategiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iwami Ginzan-go zilar meategiak eta bere paisaia kulturala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Iwami Ginzan Silver Mine, Shimizudani Refinery Ruins 001.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, v
Erreferentzia 1246
Kokalekua JaponiaJaponia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 35°06′26″N 132°26′15″E / 35.10722°N 132.43750°E / 35.10722; 132.43750Koordenatuak: 35°06′26″N 132°26′15″E / 35.10722°N 132.43750°E / 35.10722; 132.43750
Izen ematea 2007 (XXXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Iwami Ginzan-go zilar meategiak (石見銀山?) Japoniako Shimane prefeturako Ōda hirian dagoen aintzinako zilar meategia da. Japonian inoiz izan den zilar meategi handiena izan zen lau mendetan zehar 1923an itxi zen arte. 2007 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamiya Jutei merkatariak ireki zituen 1526 urtean eta ekoizpen maila gorena XVII mendean lortu zuen, urtero 38 zilar tona ateratzen zituenean. Lorturiko zilarra txanponak egiteko erabiltzen zen eta jauntxoen arteko borroka gogorrak izan ziren meategiak kontrolatzeko harik eta 1600an Sekigaharako borroka irabazi ondoren Tokugawa shogunerriaren menpe gelditu ziren arte.

XIX mendean zilarraren ekoizpenak behera egin zuen eta gainerako meategien aurrean lehia galduz joan zen. Zilar eskasia ikusita kobrea ere ateratzeari ekin zioten baina azkenean 1923an itxi bearra izan zuen.

Meategien garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia ekialdeko meategirik garrantzitsuena izan zen eta Europa eta Txinan Potosíko Cerro Rico (Bolivia) parean jartzen zuten. Kalitatea ere ahin ona zen bertako zilarrari "Soma zilarra" izena eman zitzaion, Iwami Ginzan meategiak Sama (Soma) herrian baitzeuden.

Bertan ateratako zilarrekin Japoniako txanponak bakarrik ez, XVIII mendean Txina, Herbehereak eta Portugalgoak ere egin ziren, hauek baitziren japoniarrekin merkatal harremanak zituzten herrialde bakarrak.

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzari herriko hainbat zati oso ondo kontserbatu dira eta Japoniako Gobernuak 1969an "Eraikin historikoen babes barrutia" izendapena ezarri zuen bertan. 2007an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta kalte ekologiko txikia sorrarazi izana hartu zuten kontutan, izan ere materialeen erabilera eta aprobetxamendua oso handia izan baitzen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iwami Ginzan-go zilar meategiak Aldatu lotura Wikidatan