Izar aldakor urdin argitsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izar aldagarri dizdiratsu urdin» orritik birbideratua)
Hertzsprung-Russell diagraman irudikatutako masa ezberdinetako izarren eboluzioa. Aldakor urdin argitsu fasea VLA siglekin adierazia agertzen da 60 eguzki masako izarren eboluzioari dagokionez.

Izar aldakor urdin argitsuak (ingelesez: luminous blue variables), S doradus izar aldakor bezala ere ezagunak, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira, zeinen artean dauden unibertsoko izarrik masiboenetako batzuk. Mota honetako izar kopurua oso txikia da, izar masiboen izar eboluzioaren fase labur bat bait dira, zeinak jada oso gutxi dauden. Zorionez, euren argitasunak oso nabarmen bihurtzen ditu, eta, beraz, gutxi baldin badira ere, detektatzeko errazak dira.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatako izar aldakor urdin argitsu daude: batetik, distira baxukoak (masa erlatiboki baxua duten eta supererraldoi gorri fasea atzean utzi duten izarrak diruditenak, HD 160529 kasu, eta, kasuren batzuetan behintzat 20 eta 25 eguzki masa arteko masa duten izarrak), supernoba bezala eztanda egin aurretik izar horien eboluzioko azken fasea izango litzatekeena; bestetik, distira altukoak, izarrik masiboenei dagozkienak, Eta Carinae kasu, zeinetan supererraldoi gorri fasearen baliokidea izango litzatekeena nahiz eta ez duten fase hau bizitzen. Distira altukoen kasuan, izarraren erdiguneko hidrogenoaren fusioaren azken faseetan gertatzen da, elementu hau izarraren nukleoaren inguruko geruza baten fusionatu den bitartean, baita nukleoan helioaren fusio fasearen hasieran ere.

Jatorria eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar aldakor urdin argitsu fasea izar oso masibo baten bizitzako azken faseetako bat da, eta badago, izatez izar hauek supernoben sortzaileak direla adierazten duten nolabaiteko frogak. Aldakor urdin argitsuak urteen eskalan euren distiran motelki aldatzen diren izarrak dira, baina argitasun aldaketa handiak eragiten dituzten bat-bateko erupzioekin. Aipaturiko erupzio horiek hain dira bortitzak, batzutan supernoba eztandez nahastuak izan direla. Uste denez, erupzio hauek izarra Eddingtonen mugara azkar hurbiltzen ari delako gertatzen dira, erradiazioaren presioak kanpoaldereneko geruzak bortizki kanporatzea eragiten duena. Edonola ere, litekeena da izar lagunak izateak ere paper garrantzitsua izan dezake erupzio bortitz horietan. Dirudienez, hori da Eta Carinaeren kasua, izar aldakor urdin argitsurik ezagunena, eta, beharbada, baita P Cygnirena ere.

Eredu teorikoek diotenez, izar aldakor urdin argitsu fasean, bere bizitzaren hasieran 120 eguzki masa izango zuen izar batek hamarnaka eguzki masa kanpora ditzake. Izarra fase honetatik bizirik irteten bada, Wolf Rayet izar bihurtzen da, kontrako prozesua ere gerta daitekeela proposatu den arren, hidrogenoan aberatsak diren WN motako Wolf Rayet izarrak izar aldakor urdin argitsuen sortzaileak izango liratekee.

Izar aldakor urdin argitsurik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]