Izar aldakor oszilatzaile

Wikipedia(e)tik
Izar aldagarri pultsante» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Izar aldakor oszilatzaileak izar aldakor mota bat da, bere argitasuna, azaleko tenperatura eta espektroa izarraren kanpo geruzen aldikako uzkurdura eta hedadura baten ondorioz aldatzen dituena. Honek, izarrak aldika tamainaz aldatzen duela esan nahi du, izarra uzkurtzen duen grabitate indarraren eta izarra hedatzeko joera duen erradiazio presio eta hidrostatikaren arteko oreka lortzen saiatuz, oszilatzaile harmoniko bat bezala jokatuz. Izarra abiada azkarragoan hedatzen denean da distiratsuagoa eta ez bere diametroa handiagoa edo txikiagoa denean, eta distirarik gutxien bere uzkurdura azkarragoa denean egiten du. Pentsa daitekeenaren ordez, pultsazioak ez dira izar barneko fusio nuklear erritmo handiago baten ondoriozko erradiazio presio gehikuntza bategatik gertatzen. Izan ere, hau konstante mantentzen da, eta pultsazioak erradiazioak izarretik ihes egin dezakeen abiaduraren aldaketagatik sortzen dira.

Pultsazioak bi motatakoak izan daitezke:

  • Pultsazio ez erradiala, non uhinak izarraren azaleko norantza guztietan sortzen diren, periodo eta oszilazio eredu konplexu ugari sortuz. Izar aldagarri mota honen adibide bat ZZ Ceti izar aldagarriak dira.