Izar anizkoitz
Izar anizkoitz, Lurretik ikusita, elkarrengandik gertu diruditen hiru izar edo gehiagok osatutako talde bati deritzo. Fenomeno hau itxurazkoa soilik izan daiteke, non izar anizkoitza optikoa izango litzatekeen, edo, izar horiek benetan elkarrengandik gertu badaude, fenomeno fisiko bat ere izan daiteke. Izar anizkoitz fisiko bat izar sistema anizkoitz baten mota bat da. Izar anizkoitzak hirukoitz dei daitezke hiru izarrez osatuak badaude, laukoitz lauz osatuta badaude eta hala hortik aurrera. Izar fisiko hirukoitz bat izar hirutar edo izar sistema hirukoitz ere deitzen da.
Izar sistema hirukoitz batean izar bakoitzak sistemaren masa zentrua orbitatzen du. Ohi, izarretako bik izar bitar bat osatzen dute, eta hirugarrena urrutiago egoten da. Konfigurazio hau hierarkikoa da. Hiru izar baino gehiago izan ditzaketen izar sistemak ere ohi hierarkikoak dira.
Fenomeno hau, izar bitarrekin batera, ohiko gertakariak dira unibertsoan. Behaketek iradokitzen dutenez izar sistemak sistema anizkoitzak gure eguzkia bezalako izar sinpleak bezain sarritan izaten dira. Sistema anizkoitz bateko izarrek euren artean orbitatzen dute, euren masa zentruaren inguruan mugitzeaz gain, elkarren arteko grabitate elkarreraginaren ondorioz, euren posizio erlatiboetan eta abiadura erradialetan gertatuko aldaketen behaketa batean nabari daitekeen efektua.
Castor da izar sistema anizkoitz baten adibide ezagun bat, eta Sirius ere izan liteke azkenean hirugarren izar baten existentzia baieztatzen bada, orain arte Sirius izar bitar ezagutu den arren.
Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- HR 3617 HR 3617A, HR 3617B eta HR 3617C izeneko hiru izarrek osatzen duten izar anizkoitz bat da. Ak eta Bk izar bitar bat osatzen dute, C izar bikoitz optiko bat den bitartean.
- Alfa Centauri bi nano horik (Alfa Centauri A eta Alfa Centauri B) eta nano gorri periferiko batek, Proxima Centaurik osatutako izar hirukoitz bat da. Ak eta Bk izar bitar fisiko bat osatzen dute, orbita oso eszentriko batekin, non elkarren artean 11 eta 36 unitate astronomikoko distantziara egon daitekeen. Proxima askoz urrunago dago A eta Btik (15.000 unitate astronomiko ingurura). Distantzia hau izararteko beste distantzia batzuekin alderatuz txikia den arren, eztabaidagarria da Proxima A eta Brekin grabitate bidez lotua ote dagoen.
- HD 188753 izar sistema fisiko hirukoitz bat da, Lurretik gutxi gora-behera 149 argi urtera dagoena, Cygnus konstelazioan. Sistema HD 188753Ak, nano horia dena, HD 188753Bk, nano laranja, eta HD 188753Ck, nano gorria, osatzen dute. Bk eta Ck elkarren artean 156 egunetik behin orbitatzen dute, eta, talde bezala, Aren inguruan 25,7 urtez behin.
- Polaris, ipar izarra, izar sistema hirukoitz bat da, non hurbileneko izarra izar nagusiagandik oso gertu dagoen. Hasieran Polari Aren gainen eragiten zituen grabitate perturbazioengatik aurkitu zen, eta ondoren Hubble espazio teleskopioak 2006an argazkia atera zion.
- BD-22 5866 bi izar bitarrek osatutako izar laukoitz bat da. Sistema hau osatzen duten izar guztiak nano laranjak dira, eta elkarrengandik oso gertu daude. Lehen bikoteko izarren arteko distantzia soilik 0,05 unitate astronomikokoa da, bigarren bikotekoak elkarrengandik 0,26 unitate astronomikora dauden bitartean.
Sistemaren masa zentrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() (a.) |
![]() (b.) |
![]() (c.) |
![]() (d.) |
![]() (e.) |