Edukira joan

Izaro Lestayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro Lestayo
Bizitza
JaiotzaGetaria, 1998ko urtarrilaren 6a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Izaro Lestayo Azkue (Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, bi Kontxako Bandera eta bi Liga irabazi ditu besteak beste.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin zuen eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen. Euskotren Ligako traineruek parte hartu ez zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan, irabazi zitekeen guztia irabaziz.

2019an etxeko gizonezkoen trainerua gidatu du hainbat estropadetan.

2023an Tolosaldeako patroia izan da.

2023ko urrian arraunari agur esango ziola iragarri zuen. [1]

Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da

TaldeaUrteak
Getaria-Zarautz2014-2016
San Juan2017-2018
Getaria2019
Tolosaldea2023-

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Gascon, Ainara Arratibel. (2023-11-06). ««Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da»» Berria (kontsulta data: 2023-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]