Izarputz gorriska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarputz gorriska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum rufescens
Pers., 1794

Izarputz gorriska, izarputz gorrixka edo lurrizar gorriska (Geastrum rufescens edo Geastrum vulgatum) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Nahiko arrunta Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Ez da higroskopikoa, hasieran hipogeoa, hau da, lurrazpikoa eta esferikoa, gero exoperidioa edo kanpoko geruza 5-8 puntako izar-forman irekitzen da. 4 cm-ko diametrokoa. Hasieran, exoperidioa beix zurbil kolorekoa da eta mamitsu samarra, zahartzean ilundu egiten da, eta haragia zimeldu egiten zaio. Izarraren erdialdean endoperidio marroi-krema kolorekoa dago, globo formakoa, barruan masa harro bat edo gleba du, kapilizioak eta esporek osatua, goiko aldean, peristomak inguratutako zulo edo ostiolo bat du, finbriatua eta mugatu gabea da, eta hortik ateratzen dira esporak heldu ondoren. Barrualdean, endoperidioa eta exoperidioa (izarren besoak) zuzenean elkartzen dira, oin baten beharrik gabe.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Fibriatum epitetoa latinetik dator, zerrendekin esan nahi duen "finbriatus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geastrum vulgatum edo rufescens delakoarekin nahas liteke, honengandik bereizten da txikiagoa izateagatik eta exoperidioan inolako kolore gorrixkarik ez izateagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan hazten da, koniferoetan, hostozabaletan eta larreetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Amerika.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 469 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 506 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 529 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 609 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]