Izarputz nano
Izarputz nanoa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Geastrales |
Familia | Geastraceae |
Generoa | Geastrum |
Espeziea | Geastrum schmidelii Vittad., 1842 |
Izarputz nanoa (Geastrum schmidelii edo Geastrum nanum) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ezin da jan, haragi gutxi du eta gainera larrukara da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenak dioen bezala, espezie oso txikia da, 1,5 eta 2,5 cm bitartekoa.
Exoperidioa: Gris-buztin koloreko bost edo zortzi beso triangeluar ditu,
Endoperidioa: Pedunkulu txiki batek eusten dio, esfera forma du eta kolore marroia. Goialdean zulo bat darama, tutu-formako eta sillonatutako moko bat.[2]
Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukaldaritzarako baliorik.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geastrum minimum, Geastrum badium eta Geastrum pectinatum delakoekin.
Sasoi eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean ateratzen da, dunetan edo eremu hareatsuetan eta itsasotik gertu dauden pinudietan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 456 or. ISBN 84-505-1806-7..