Izarraitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Izarraitz

Izarraitz mendia 1.jpg

Izarraitz mendigunearen ikuspegia
Gailurra
Koordenatuak 43° 12′ 27″ N, 2° 16′ 44″ W / 43.2075°N,2.27888889°W / 43.2075; -2.27888889Koordenatuak: 43° 12′ 27″ N, 2° 16′ 44″ W / 43.2075°N,2.27888889°W / 43.2075; -2.27888889
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Gipuzkoa
Izarraitz hemen kokatua: Euskal Herria
Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz (Euskal Herria)

Izarraitz Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen mendilerro karstikoa da, Urola Kosta, Urola Erdia eta Debabarrena artean kokaturikoa. Izarraitzeko tontor nagusiak Xoxote (912 m, San Inazioren estatuarekin), Erlo (1.026 m, antena handi bat daukana gaur egun) eta Kakueta (924 m, gurutzearekin) dira, hirurak mendigune berean, Azpeitia eta Azkoitia aldean. Itsaso alderantz, bestela, beste punta batzuk osatzen dute mendilerroa, Zestoa, Deba eta Mendaroko inguruneetan.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako lurretan baina Zestoa herritik eskura dagoen Ekain leizea Izarraitz mendilerro honen azpian dago, Sastarrain baserri-eskolatik oso gertu. Han, Paleolito garaiko margolanak daude. Leizea babestearren, jendearentzat itxita dago, eta haren kopia bat den museoa egin dute Zestoan, jendeak bisita dezan.

Ekainekin batera, Agarre, Kurpittei, Lizarreta I, Erlaitz eta Aitzbeltz leizeak ere aipatzekoak dira. Halaber, Marikutz I eta Marikutz II tumuluak daude Madarixa inguruan.

Tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erlo (1.026 m)
  2. Xoxote (912 m)
  3. Kakueta (924 m) edo Kakute
  4. Sesiarte (758 m)
  5. Agirao (739 m) edo Agido
  6. Atxurigain (731 m)
  7. Ondarrugana (727 m) edo Gorostizabalgaña
  8. Aittolako Punta (679 m)
  9. Otaerre (663 m) edo Aitzbeltz
  10. Aittola Gurutzea (645 m)
  11. Gaintxipia (626 m)
  12. Andutz (613 m)
  13. Saltsamendi (590 m)
  14. Garallutz (575 m)

Inguruko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa