Izarren hautsa

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarren hautsa
Xabier Leteren, Mikel Laboaren, Ruper Ordorikaren, Ken Zazpiren, Erramun Martikorenaren, Jabier Muguruzaren eta Mikel Urdangarinen musika-lana
Egilea(k)Xabier Lete, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Ken Zazpi, Erramun Martikorena, Jabier Muguruza eta Mikel Urdangarin
Argitaratze-data1976
Ezaugarriak
HitzakXabier Lete
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Argumentu nagusiaeboluzioa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu eta XX. mendeko kantagintza

Izarren hautsa Xabier Letek idatziriko abestia da, Leteren 1976ko Kantatzera noazu diskoan argitaratua. 1974an Bigarren poema liburua liburuan argitaratutako poema bat da[1]. Beste hainbat musikarik ere abestu dute, nork bere bertsioa eginda: Mikel Laboak, Ken Zazpik, Mikel Urdangarinek, eta abarrek.[2] Doinuari dagokionez, Xabier Letek berak hasierako doinua ez beste bat ere erabili zuen urteen bueltan, Antton Valverderen laguntzaz ondutako bat, hain zuzen ere, jatorriz egindakoaz oso kontent ez egonik, nonbait.[3]

Hala ere, Mikel Laboak Xabier Letek baino lehenago kantatu zuen abestia. 1975ean musika sortu zion eta, ondoren, letra hori gehitu zion, Ikimilikiliklik 1975-1978ko espektakuluan abesteko[1].

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Letek sei estrofa idatzi zituen[4]. Oso letra sakona dauka, gizateriaren historiatik hasi eta gure bizitzaraino iristen dena. Esaldi batzuek ere, eskela eta abarretan erabili izan dira, esaterako:

«

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak

»

Xabier Lete

Jaialdi askotan, edo motibo anitzen aldeko ekimenetan himno bezala erabili izan da[5].

Abestiaren hasiera honakoa da:

«

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera,
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

»


Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Laboaren bertsioa izan da ezagunena, baina letrak eragin handia izan du, baita politika arloan ere. Ezker abertzaleak hainbat izen eta lelo atera ditu abesti honetatik, adibidez Ernai, edo Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak leloa. Sortuko dira besteak espektakuluak, adibidez, Mikel Urdangarin, Olatz Prat, Petti, Estitxu Pinatxo (Damba), Alex Sardui (Gatibu), Mixel Ducau (Bidaia), Kirmen Uribe eta John Berkhout taldea batu zituen 2010ean.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Izarren hautsa (Izarraren hautsa) - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  2. «'Izarren hautsa' abestiaren bertsioak badok.eus atarian» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. Xabier Letek eta Antton Valverdek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan egindako kontzertuan eman azalpenak.
  4. musikazblai.com: Izarren hautsaren hitzak
  5. Aristi, Pako. Izarren hautsa: Iruzkina. Arteola.
  6. Petti, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta Arantxa Irazusta. (2012). Sortuko dira besteak. GipuzkoaKultura - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]