Izokin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izokinak saltoka

Izokinak Salmonidae arrain familiako hainbat espezieren izen arrunta da. Ez dira talde taxonomiko bat. Genero eta familia berdinetan amuarrainak daude, adibidez. Izokinak Ipar Atlantikoan eta bere ibaietan bizi dira (Salmo generokoak) eta Ozeano Barean eta bere ibaietan (Oncorhynchus generokoak). Hainbat izokin espezie Patagonia edo Ipar Amerikako Laku Handietan bizi dira, gizakiak bertan sartuak. Munduko leku askotan izokinaren piszikultura ere ematen da.

Tipikoki izokinak anadromoak dira: ur gezatan jaiotzen dira, ozeanoraino migratzen dute, eta ondoren ur gezatara itzultzen dira birsortzeko. Hala ere badira espezie batzuk ur gezatan bizi direnak urte osoan zehar. Fokloreak dio izokinak jaso ziren leku berera itzultzen direla euren arraultzak uztera; ikerketek diote hau kasu askotan ematen dela. Hala ere populazio txikien beste ibai batzuk har ditzakete arraultzak uzteko. Uste denez itzulera hau usaimenari esker ematen da.