Izostegiko biaduktua
Appearance
Izostegiko biaduktua Morlanseko biaduktua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.31°N 1.99°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1999ko apirilaren 16a |
Arkitektura | |
Izostegi edo Morlanseko biaduktua Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen biaduktu bat da. Bertatik Izostegi pasealekua igarotzen da. Morlans auzoa gainetik igaroz, Amara Berri, Aiete eta Ibaeta auzoak elkarlotzen ditu (azken hori Muntoko tunela eta Bera Bera auzoaren bidez.
1999ko apirilaren 16an ireki zen. Biaduktuaren bide bera errazteko, Aiete-Morlans igogailua ireki zen 2019ko maiatzean. Biaduktuak badu oinezkoentzako espaloirik, baina pendiza handia da, eta igogailuak tartea errazten die oinezkoei eta bizikletan doazenei.