Izotz-kasko



Izotz-kaskoa izotz-kontinentalen zenbait masak jasotzen duten izena da. Izotz-zelaiak izotz-kasko batez estalitako eremu ordokitsu eta harritsu handiak dira, bere ertzek elur-lekuak eratzen dituztelarik, eta fiordo eta kanalen bidez itsasoan edo lakuren batean itsasoratzen direnak. Izotz zelaiak nagusiki eremu polar eta patagonikoetan daude, eta zenbait elementu geografiko estaltzen dituzte, lakuak edo mendikate luzeak kasu.
Geografoek izotz-zelaiak izotzak edo elurrak estalitako hedadura 50.000 kilometro koadro edo gehiagokoa denean aipatzen dituzte, eta inlandsisak (edo izotz kontinentala bera) estalki glaziarrek milioi bat kilometro koadro baino gehiagoko hedadura dutenean (gaur egun bi inlandsis daude, Antartikakoa eta Groenlandiakoa.
Azterketa geologiko eta glaziologikoen arabera, izotz-zelaiak azken glaziazioan zehar eratu ziren askoz tamaina handiagoko glaziartutako guneen hondarrak bide dira. Izotz zelai horiek mundu ur edangarrizeko erreserba nagusiak dira, eta beraz, balio estrategiko handia dute.
Izotz-zelai nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stikine izotz-kaskoa, (Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak), 21.876 kilometro koadro.
- Patagonia Hegoaldeko izotz-zelaia (Argentina eta Txile), 16.800 kilometro koadro.
- Austfonna (Svalbard, Norvegia), 8.120 kilometro koadro.
- Vatnajökull (Islandia), 8.100 kilometro koadro.
- Penny izotz-kaskoa (Baffin uhartea, Kanada) 6.000 kilometro koadro.
- Patagonia Iparraldeko izotz-zelaia (Txile), 4.200 kilometro koadro.
- Juneau izotz-zelaia (Alaska, Estatu Batuak) 3.900 kilometro koadro.
- Darwin mendikateko Izotz-zelaia (Suaren Lurraldea, Txile) 2.300 kilometro koadro.
- Kolunbia izotz-zelaia (Alberta, Kanada) 325 kilometro koadro.
- Zelai elurtu handia (Txile) 200 kilometro koadro.