Izozte (egutegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Frantziako egutegi errepublikanoko hirugarren hilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izozte (argipena)».
Izozte

Izozte (orduko grafiaz Içozte, frantsesez frimaire) egutegi errepublikanoko hirugarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, azaroaren 21tik abenduaren 20ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Sagittarius zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «hotz eta izotz lehor eta hezeetatik dator, azarotik abendura izaten baitira», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Hotz garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan baino ez da izaten urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]