Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Izterreko trizeps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau izterrekoaren muskuluari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «trizeps».
Izterreko trizeps
Sobo 1909 319.png
Xehetasunak
Honen parte Aztala
Jatorria izterrezurra
Tibia
Insertzioa Orpazurda
Kalkaneoa
Arteria Posterior tibial artery Itzuli
Nerbioa Nerbio tibial
Muskuluaren akzioa plantarflexiona Itzuli
Identifikadoreak
Latinez musculus triceps surae
TA A04.7.02.043
FMA 51062
Muskuluen terminologia anatomikoa

Giza anatomian, izterreko trizeps, baita trizeps sural edo trizeps femorala ere, zangoan dagoen muskulua da.[1]

Zangoko gihar bikiek (barnekoak eta kanpokoak), soleoak eta oinzolako muskuloak, muskulu plantarrak, osatutako giharra da. Gihar honen eginkizuna funtsezkoa da ibiltzerakoan, oina luzarazi eta orpoa altxarazten baitu.[2]


Jatorri eta ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soleoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai sakonena da. Peroneo buruaren eta tibiaren atzeko aurpegian izango du jatorria, bertan, bere lerroa/ildo uzten duelarik, soleoaren lerroa hain zuzen ere. Lerro honetan arku bat egiten du, nerbio eta arteria tibiala igaro ahal izateko. Bestalde, ezarpenaren aldetik, muskulu honen zuntzak, kalkaneoaren tuberositatera heldu eta akilesen tendoiarekin bat egiten dute [3]


Biki muskuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biki muskuluak edota gastronemioak femurraren kondilotik datoz,bertan dute jatorria. Izterraren atzeko muskuluarekin elkartzean, erronbo itxurako egitura bat osatuko dute, belaunaren atzealdea izango dena. Bestalde, ezarpena akilesen tendoiarekin batera kalkaneora heltzen dira.


Oinzolako muskulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkonstantea da, hau da, ez da pertsona guztietan aurkitzen. Jatorriari dagokionez, femurraren epikondilo lateralean izango du muskulu honek. Gihar gutxiko muskulua izango denez, berehala tendoi luze batean bihurtzen da. Aurrekoek bezala, akilesen tendoiarekin bat egingo du bere ezarpenean, kasu honetan, erdialdetik.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, trizeps suralaren funtzioa flexio plantarra burutzea eta orkatila plano transbertsalean egonkortzea da. Bere osagaiek, mugimendu hauetan modu ezberdin batean jokatzen dute. Soleoak, adibidez, inbertsioa eragiten du. Bestalde, bikiek, tolespen plantarra eta inbertsioa egiteaz gain, femurrera heltzen direnez, belaunaren tolespena ere egiten dute, baita hanka puntetan jartzea ere. Azkenik, oinzolako muskuluak soleotik tiratzen duenez, belauna tolestean, soleoaren arkua mantentzen laguntzeaz gain, nerbioak, arteriak eta zainak bertan harrapatuta ez gelditzen ere laguntzen du [4].


Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lippert, Lynn S. Clinical kinesiology and anatomy (4. argitaraldia) Philadelphia: F. A. Davis Company 126–7. orrialdea ISBN 978-0-8036-1243-3 .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. DAUBER. FENEIS. NOMENCLATURA ANATÓMICA ILUSTRADA. Ed. Masson. Ed. 5°. 2006.
  4. GILROY / McPHERSON / ROSS. PROMETHEUS. ATLAS DE ANATOMÍA. Ed. Médica Panamericana. Ed. 2° 2013.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izterreko trizeps