Izturitzeko txirulak
| Izturitzeko txirulak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | Gravette aldia, orain dela 35.000 urte inguru |
| Aurkikuntza lekua | Izturitze eta Otsozelaiako leizeak |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | hezurra |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Euskal Herriko historia 100 objektutan |
| Kokapena | |
| Lekua | Musée d'Archéologie Nationale |
Izturitzeko txirulak Izturitzeko leizean aurkitutako musika tresna paleolitiko multzo bat dira. Zaharrena Aurignac aldikoa da eta berriena Madeleine aldikoa, baina gehiengoa Gravette aldikoak dira. Europan aurkitutako Paleolitoko musika tresnak ez dira asko, baina aurkitutako herena baino gehiago Izturitzen egindakoak dira.
Txirulak sai hezurrekin egindakoak dira, baina ez dago argi nola jotzen ziren: zuzenean putz egiten, ezpainen bidez airea botatzen edo mihi bat erdian jarrita, klarinete batean bezala[1]. Zuloetatik gertu marka batzuk dituzte, agian jotzearekin lotuta daudenak. Musikak harremana izan dezake Izturitzen maiz egiten ziren bilera handien funtzio sozialarekin[2]. Gaur egun, Saint-Germain-en-Layeko Arkeologia Museo Nazioalean gordetzen dira[3].
Paleolitoko aerofonoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizaki anatomikoki modernoak musika egiten du munduan zehar, eta pentsatzekoa da iraganetik datorren ohitura dela, baina zaila izaten da musika instrumentu horiek aztarnategietan aurkitzea. Arkeologoek zulatutako hezurrak aerofonotzat hartzen dituzte, ez delako bestelako funtziorik ezagutzen, eta soinua egiteko aukera dutelako. Munduan aurkitutako zaharrena Divje Babekoa da (Eslovenia), leize-hartz baten femurrean egindako lau zulokoa[4], orain dela 43.000 urte inguru egina. Hala ere, tresna hori Neandertalei egozten zaie, eta eztabaida iturri nabarmena da[5][6][7]. Eztabaidagarria den kasu hori kenduta, beste guztiak gizaki modernoei egozten zaizkie, eta Europan 54 inguru aurkitu dira, horietatik % 37 Izturitzen[1].
Euskal Herrian aurkitutako beste kasu bakarra Bolinkobakoa da, datazio arkeologiko argirik ez duen txilibitu batekin[8]. Akitanian hainbat aurkitu dira: Lespaux, Pair-non-Pair, Peyrat, Les Roches, Blanchard, La-Roque-Saint-Christophe, Laraux edo Le Placarden aurkitutako hirurak. Europan aurkitutako gainontzeko gehienak Alpeen iparraldekoak dira[1].
Hala ere, zulatutako hezur bat aurkitzeak ez du esan nahi aerofono bat dugunik. Prozesu naturalek, haragijaleen ekintzak edo intsektuen zuloek eragin dezakete zulo bat hezur batean, eta batzuetan txirulatzat hartu dira, froga handiegirik gabe[7]. Eztabaida handiegia sortzen ez dutenen artean 40 bat kasu daude, eta horietatik 23 hegaztien hezur luzeetan (ulnak, batez ere) egin dira: beltxarga oihularia, arrano beltza, ugatza eta, batez ere, sai beltz eta sai arrea. Hegaztiak identifikatu diren 23 aleetatik 17 Isturitzekoak dira, eta identifikazio zalantzakorra duten hamarretatik bost ere Izturitzen aurkitutakoak dira[9].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnategian 15.000 eta 35.000 urte arteko 23 txirula zati aurkitu ziren, eta atal batek bereziki, 4 zulo agertzen dituelarik, balio berezia dauka[10], arkeologia esperimentala egitea ahalbidetzen duelako. Hemen aurkezten dira erreferentzia zenbaki bakoitzari lotutako tresnak[1]:
| Erreferentzia zenbakia | Animalia | Zulo kopurua | Garaia | Bibliografia |
|---|---|---|---|---|
| IA Sup 1921 77142 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 3 (obalatua/karrakatua) | Aurignac | [11][12][13][14][15] |
| IEα 1914 P1 77153 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/ezkerreko ulna | 2 (zirkularra/ perforación-karrakatua) | Madeleine | [13][14][16][15][17] |
| IEα 1914 P2 77153 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 2 (zirkularra/ zulatuta-karrakatua) | Madeleine | [13][14][16][15][17] |
| IF3α 1914 75252 – A3–Ist. III 1939 83888 | Ugatza/ezkerreko ulna | 4 (obalatua/karrakatua) | Gravette | [18][12][13][14][16][19][20][15][17] |
| IF3α 1914 75253 A | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 1 (zirkularra/karrakatua) | Gravette | [13][14][16][17] |
| IF3β 21 75253 B | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 2 (zirkularra-obala/karrakatua) | Gravette | [13][14][16][17] |
| Ist. III 1939 83888 | Hegaztia?/? | 2 (obalatua/karrakatua) | Gravette | [18][13][14][17] |
| Ist. III 1939 83888 | Hegaztia/? | 1 (obalatua/karrakatua) | Gravette | [18][13][14][17] |
| Ist. III 1939 83888 | Eguenko harrapakaria/eskumako ulna | 3 (obalatua/karrakatua) | Gravette | [18][13][14][15][17] |
| Ist. III 83888 | Hegaztia/Ulna? | 3 (2 zirkularra; 1 laukizuzena/karrakatua) | Gravette | [18][13][14][16][17] |
| Ist. III a 1939 83887 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 2 (obalatua/karrakatua) | Solutrense | [18][13][14][17] |
| Ist. III a 1939 83887 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/eskumako ulna | 2 (zirkularra/ zulatuta-karrakatua) | Solutrense | [18][13][14][17] |
| Ist. IV 1936 83889 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/ezkerreko ulna | 2 (zirkularra/zulatuta) | Gravette | [18][13][14][16][15][17] |
| Ist. IV 1939 83889 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/ezkerreko ulna | 2 (obalatua/karrakatua) | Gravette | [18][13][14][16][17] |
| Ist. IV 1939 83889 | Hegazti txikia/ulna | 2 (zirkularra/zulatuta) | Gravette | [13][14][16][17] |
| Ist. IV 1939 86757 – Ist. IV 1939 SP52A – Ist. 1939 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/eskumako ulna | 4 (zirkularra/zulatuta) | Gravette | [18][13][14][16][15][17] |
| Ist. IV 1946 83889 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/ezkerreko ulna | 3 (2 obalatua/karrakatua eta 1 zirkularra/zulatuta-karrakatua) | Gravette | [18][13][14][16][21][17] |
| Ist. IV 1946 86756 | Ziurrenik arranoa/ezkerreko ulna | 3 (obalatua/ 1 karrakatua e ta2 zulatuta) | Gravette | [18][13][14][17] |
| Ist. IV 83889 | Hegazti harrapakaria (ziurrenik saia)/Ulna | 2 (zirkularra/ zulatuta-karrakatua) | Gravette | [13][14][17] |
| Ist. IV 83889 | Hegaztia/? | 3 (1 laukizuzena/ karrakatua eta 2 zirkularra/ zulatuta) | Gravette | [13][14][17] |
| Isturitz SP52C | Hegaztia/? | 2 (?/?) | Gravette | [18][16][17] |
| Isturitz SP52E | Hegaztia/Ulna | 2 edo 3 (zirkularra/ zulatuta) | Gravette | [18][16][17] |
Erreplika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izturitzeko atalaren formak berregiteko bide eman du, eta emanaldi bat ere egin zen soinuaren Izturitzen bertan 2012. urtean[10]. Ez dakigu ziurtasunez nola joko zuten instrumentua: txirula baten moduan, zuzenean putz eginez; zeharkako txirula baten moduan, ezpainekin soinua eginez; edo material organiko bat tartean jarrita, mihi baten moduan, klarinete baten bezala. Ez dakigu, era berean, instrumentuen afinazioa nahita, zuloak ondo kalkulatuz, edo nahigabe egiten zuten, behin zuloak eginda probatuz. Eta zuloak egiteko teknikek (zulatzea edo karrakatzea) soinu desberdinak eskaintzen dituzte. Hegaztiaren hezurraren lodierak eta formak ere aldaketak eragiten ditu soinuan[1].
Zaragozako ikerlariek egindako errepliketan ikusi dute zuzenean joz gero G5/G#5, A5/A#5, C6/B5, D#6, F#6 eta G6 notak lortzen zirela, digitazioaren arabera, baina beste soinu batzuk ere lor zitezkeela putz egiteko moduaren arabera. Klarinete gisa joz gero, F#4, G4, A4/G#4, A#4 eta C5/C#5 lortzen ziren[1].
Soinueneako Juan Mari Beltranek ere jo izan du erreplikaren soinua, Soinuenea museoan dagoena[22], bideo honetan ikusten den bezala:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 (Alemanez) Mazo, Carlos; Gracia, Marta Alcolea; Benito, Carlos García. (2014). Flute of Isturitz? Experimental Reproduction and Archaeomusicological Analysis.. doi:. (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ Jimenez Pasalodos, Raquel; Alarcón Jiménez, Ana María; Santos da Rosa, Neemías; Díaz Andreu, Margarita. (2021). «Los sonidos de la Prehistoria: Reflexiones en torno a las evidencias de prácticas musicales del paleolítico y el neolítico en Eurasia» Vínculos de Historia Revista del Departamento de Historia de la Universidad de Castilla-La Mancha 10: 17–37. doi:. ISSN 2254-6901. (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Frantsesez) «La grande flûte gravettienne d'Isturitz» musee-archeologienationale.fr (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ Turk, I., Dirjec, J., Kavur, B. 1995, The oldest musical instrument in Europe discovered in Slovenia? Razprave 4. Razreda Sazu 36, 287–293
- ↑ (Ingelesez) Morley, Iain. (2006-11). «MOUSTERIAN MUSICIANSHIP? THE CASE OF THE DIVJE BABE I BONE» Oxford Journal of Archaeology 25 (4): 317–333. doi:. ISSN 0262-5253. (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ (Ingelesez) Turk, Matija; Turk, Ivan; Otte, Marcel. (2020-02-12). «The Neanderthal Musical Instrument from Divje Babe I Cave (Slovenia): A Critical Review of the Discussion» Applied Sciences 10 (4): 1226. doi:. ISSN 2076-3417. (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 (Ingelesez) D'Errico, Francesco; Villa, Paola; Llona, Ana C. Pinto; Idarraga, Rosa Ruiz. (1998-03). «A Middle Palaeolithic origin of music? Using cave-bear bone accumulations to assess the Divje Babe I bone ‘flute’» Antiquity 72 (275): 65–79. doi:. ISSN 0003-598X. (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ Altuna Etxabe, Jesús; Mariezkurrena Gastearena, Koro. (2018). Hueso trabajado: adornos y arte mobiliario en la prehistoria paleolítica vasca. Argitalpen Zerbitzu Nagusia (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ Mazo Pérez, Carlos; García Benito, Carlos; Alcolea Gracia, Marta. (2015). «Un caso de Arqueología Experimental aplicado a la Arqueología Musical» Salduie: Estudios de prehistoria y arqueología (15): 65–91. ISSN 2794-0055. (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 Soubelet Fagoaga, Iduzki. (2012-05-11). «Iraganeko flauten doinua» Berria (kontsulta data: 2022-02-22).
- ↑ {{erreferentzia|abizena=Passemard|izena=E.|urtea=1923|izenburua=Une flûte Aurignacienne d’Isturitz|aldizkaria=Congres de l’Association Français pour l‘Avancement des Sciences 46 e session|lekua=Montpellier|orrialdeak=474-476
- 1 2 (Ingelesez) Megaw, J. V. S.. (1960-03). «Penny Whistles and Prehistory» Antiquity 34 (133): 6–13. doi:. ISSN 0003-598X. (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Buisson, Dominique. (1990). «Les flûtes paléolithiques d'Isturitz (Pyrénées-Atlantiques)» Bulletin de la Société préhistorique française 87 (10): 420–433. doi:. (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Buisson, D. (1994): Les flûtes paléolithiques d’Isturitz (Pyrénées Atlantiques). En C. Homo-Lechner, A. Bélis, A. Buckley, F. Picard, F. (Eds.), La pluridisciplinarité en archéologie musicale. IVe rencontres internationales d’archéologie musicale de l’ICTM, Saint-Germain-en-Laye, 8-12 octobre 1990 (eds. Maison des Sciences de l’Homme, Paris, 259-275.
- 1 2 3 4 5 6 7 Lawson, G; d’Errico, F. (2002). E. Hickmann, A. Kilmer, R. Eichmann ed. Microscopic, Experimental and theoretical re-Assessment of Upper Paleolithic Bird-Bone Pipes from Isturitz, France: Ergonomics of Design, Systems of Notation and the Origins of Musical Tradition. in: The Archaeology of Sound: Origin and Organisation, Papers from the 2nd Symposium of the International Study Group on Music Archaeology at Monastery Michaelstein, 17-23 September 2000, and Music Archaeology of the Ae- gean and Anatolia. Papers from the colloquium on Music Archaeology organised by the Deutsches Archäologisches Institut (Istanbul) in cooperation with the ICTM Study..
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 SCOTHERN, P. M. T. (1992): The Music-Archaeology of the Palaeolithic within its Cultural Setting
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 Morley, Iain. (2013-10-24). The Prehistory of Music: Human Evolution, Archaeology, and the Origins of Musicality. Oxford University Press doi:. ISBN 978-0-19-923408-0. (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Saint-Périer, René de; Saint-Périer, Raymonde-Suzanne de. «La grotte d'Isturitz. 3, Les Solutréens, les Aurignaciens et les Moustériens» ccbmn.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ BUISSON, D; DARTIGUEPEYROU, S.. (1996). «Fabriquer une flûte au Paléolithique supérieur : récit d'une expérimentation» Fabriquer une flûte au Paléolithique supérieur : récit d'une expérimentation (28): 145–148. ISSN 0997-0576. (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ ccbmn.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ (Frantsesez) Dauvois, Michel. (2005). «Homo musicus palaeolithicus et Palaeoacustica» Munibe (Aranzadi): 225-241..
- ↑ (Gaztelaniaz) «FLAUTA; txilibitua; Flauta de Isturitz» museotik.euskadi.eus 2024-05-12 (kontsulta data: 2025-09-01).