Izurdeen aurreko bizitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izurdeen aurreko bizitza
Datuak
Idazlea (2021)
Argitaratze-data2021eko azaroa
GeneroaEleberria
BildumaSusa narratiba
Orrialdeak315
ISBN978-84-17051-81-5

Izurdeen aurreko bizitza Kirmen Uribe idazlearen laugarren eleberria da, 2021eko azaroan argitaratu zena. Benetan existitu ziren pertsonaia baten biografian, Rosika Schwimmer hungariar aktibista, eta bere familiarekin bizi izandako esperientzietan oinarritzen da; beraz, neurri handi batean, nobela autofikzionala da. Liburua hiru zatitan banatzen da. Egilearen hitzetan emakumeen inguruko eleberria da.[1] Liburu auotfikzionala da, idazteko prozesuari buruzko nobela.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuaren argitaletxeak horrela laburtu du liburua: "Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere. Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean".

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argumentuan garbi ikusten denez, eleberria hiru planotan antolatzen da:

  • Familia euskaldun baten bizimodua New Yorken, bertan gertatutako pasadizoak, arazoak eta protagonistaren ikerketa proiektuaren inguruko gorabeherak zein idazketaren gaineko gogoetak.
  • Rosika Schwimmer aktibistaren biografia.
  • Kirmen Uriberen haurtzaroaren oroimenak, emakume borrolariak azalduz.

Hiru plano nahastu egiten dira lehenengo bi ataletan; lehenengoan gizonezko protagonistaten ahotsean, Uri, eta, bigarrenean, emakumezkoenean, Nora. Hirugarrenean, aldiz, Ane eta Unai seme-alaben arteko elkarrizketa jasotzen da; azken hau oso laburra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/distrito-euskadi/detalle/8495889/kirmen-uribe-esta-novela-es-homenaje-a-todas-mujeres-que-he-conocido-y-que-tanto-me-han-dado/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]