Iñaki Aginaga Beristain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Aginaga Beristain
Bizitza
JaiotzaDonostia1929ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2021eko maiatzaren 31 (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakintelektuala, ikertzailea eta politikaria
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna

Iñaki Aginaga Beristain (Donostia, 1929ko urtarrilaren 29a - 2021eko maiatzaren 31) euskal intelektual, ikertzaile eta politikaria izan zen, ELA sindikatuko kidea. Sindikatu hori biziberritzen nabarmendu zen. Frankismoaren kontrako borrokan ere aritu zen, eta askotariko disidentziak izan zituen. 1958an, Jose Antonio Agirre lehendakariarekin bildu zen Donibane Lohizunen eta lehendabiziko Pariseko Itunaz zuen kontrako iritzia helarazi zion.[1]

1962an, Bavariara bidaiatu zuen, EAEk eta EAJk Municheko Hitzarmenaren alde agertu zuten jarrera eragozten saiatzera. Euskaldunen nafar estatua eta autodeterminazioa oinarri zituen estrategia bultzatu zituen, baina horretan kontra izan zituen "ETAren zein EAJren burokrazia", Orreaga taldeak adierazi duenez.[1] Azken urteak Donostian eman zituen, "ezezagun, eta beste talde politikoen mespretxua pairatuz".[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Iñaki Aginaga omenduko du Orreaga taldeak, bere heriotzaren urteurrenean» Irutxuloko Hitza 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]