Iñurritza

Koordenatuak: 43°17′02″N 2°09′40″W / 43.28389°N 2.16111°W / 43.28389; -2.16111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñurritza
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°17′02″N 2°09′40″W / 43.28389°N 2.16111°W / 43.28389; -2.16111
Azalera51,75068 ha
Garaiera4 metro
Demografia

Iñurritza edo San Pelaio Zarauzko (Gipuzkoa) ekialdean dagoen auzoa da. Iñurritza ibaia auzoa ekialdetik zeharkatzen du; inguruak Iñurritza biotopo babestua osatzen dute. Azken honen alboan, Zarauzko golf zelaia dago, Mendilauta auzoa aldean. Iparraldean beraz Mendilauta, hegoaldean Itxasmendi eta Zelai-Ondo ditu. Mendebalderantz Alde Zaharra dago, eta ekialderantz Orioko bidearen inguruan dauden eremuak.

Auzoko mugak nolabait edukiko ditu Nafarroa kalea iparraldean, hegoaldean Lapurdi kalea eta trenbidea, mendebaldean Etxebeste kalea eta ekialdean Iñurritza ibaia bera.

Auzoan, hainbat etxebizitza eta parke daude, eta oraindik antzinako txalet zaharren aztarnak badaude. Garai batean baratzak zabaltzen ziren villa zahar hauen inguruan.

Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pelaio baseliza, Zarauzko zaindariaren omenez izendatua, XIX. mendekoa da. Aurretik tenplu zaharragoa egon zen, 1526an eta 1763an dokumentuta. Gaur egungo eraikina J.J. Belaunzak egin zuen 1850ean, estilo neoklasikoan.[1] Albo batean, Bertsolarien enparantza kokatuta dago, erdian Oteizaren eskultura duelarik.

Ikastola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbatore Mitxelena ikastola ere bertan dago, 1965ean martxan ipinitakoa eta 7 urte geroago legeztatua. 1987an, 2004an eta 2019an Kilometroak festa antolatu zuten, bigarren aldi hartan Orioko ikastola eta Oteitza Lizeoarekin batera.[2]

Salbatore Mitxelena "Abendats" (1919-1965) fraide frantziskotarra eta poetaren izena darama zentroak.

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santos Leunda Eizagirrek 1987an kontatutakoaren arabera, 25 baserri zeuden auzoan garai batean: Izpillak bi, Ploesak, Pikatza, Asierreniak, Benta edo Txotxapaindu (gaurko elkarte gastronomikoa), Landania, Alparketeronia, Hondartxak, Indineo zaharrenea (autopista egin zenean bota zuten), Zubiaurre berri, Zubiaurre zaharra, Etxebeltzia, Amillui, Etxaniz (gaur izen bereko taberna dago bertan), Etxe Txiki, Zauztiñania, Monterua, Pedro Lakumia eta Floresak.[3]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 26an auzoko festak ospatzen dira, San Pelaioak alegia, kronologikoki herriko lehenengoak direnak eta nagusiak.

Uztailean, bestela, Sociedad Carballeira elkarteak Galiziako eguna antolatzen du hainbat ekitaldi gastronomiko eta kulturalekin, bertan San Pelaioko belardian.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pelaio-Zarautz geltokia da herriko bigarrena, Euskotrenek kudeatuta Donostia-Bilbo trenbidean. Halaber, autobus linea gehienek bertan geltoki txikia daukate, trenekotik oso hurbil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]