János Kádár

Wikipedia, Entziklopedia askea
János Kádár
János Kádár (fototeca.iiccr.ro).jpg
Seal of the Prime Minister of Hungary.svg
Hungariako lehen ministro

1961eko irailaren 13a - 1965eko ekainaren 30a
Seal of the Prime Minister of Hungary.svg
Hungariako lehen ministro

1956ko azaroaren 4a - 1958ko urtarrilaren 28a
Imre Nagy - Ferenc Münnich (en) Itzuli
Coat of arms of Hungary.svg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCzermanik János József
JaiotzaRijeka1912ko maiatzaren 26a
Herrialdea Hungaria
Talde etnikoahungariarra
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest1989ko uztailaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Mária Tamáska
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Budapest
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaHungariako Alderdi Komunista
Hungarian Working People's Party (en) Itzuli
Hungariako Langile Alderdi Sozialista

IMDB: nm0477559 Discogs: 4831528 Find a Grave: 8324350 Edit the value on Wikidata

János Kádár (Fiume, Austria-Hungaria, 1912ko maiatzaren 26a - Budapest, 1989ko uztailaren 6a) hungariar politikaria izan zen. 1956-1958 eta 1961-1965 bitartean Hungariako lehen ministroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n Alderdi Komunistako kide egin zen. Nazien kontrako erresistentzian parte hartu zuen. 1945-1948 bitartean Alderdiaren buru izan zen Budapesten, eta 1946-1948 bitartean idazkariordea. 1948tik 1950era Barne Arazoetarako ministro ere izan zen. Mátyás Rákosiren gobernuak kartzelatu zuen (1951-1954), baina gero ohorea itzuli zioten eta berriro onartu zuten Alderdian.

Hungariar Langileen Alderdi Sozialistako buru izan zen, eta sobietarrekin bat egin zuen 1956ko inbasioan. Haiek gobernuburu jarri zuten Kádár, eta berak bideratu zuen matxinadaren kontrako zapalkuntza gogorra. 1958an gobernuaren buruzagitza utzi ondoren, 1958-1961 bitartean Estatu ministro izan zen, eta berriz ere lehen ministro 1961etik 1965era. Harrezkero Alderdi Komunistaren lehen idazkari izan zen, 1989an Batzorde Zentraletik baztertu zuten arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: János Kádár Aldatu lotura Wikidatan