Edukira joan

Jäger mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiar jägerrak Vaasako plaza nagusian (1918).

Jäger mugimendua (finlandieraz: Jääkäriliike) Lehen Mundu Gerran finlandiar boluntarioak izan ziren, Alemanian jäger (euskaraz: «ehiztari», infanteria arineko eliteko tropak) gisa trebatuak. Alemaniar Inperioa, gerran zehar Errusia ahultzen saiatu zen baliabideetako bat izan zen, honela, Errusiar Inperioaren mendebaldeko probintzia eta dependentzien galera eraginez.

Finlandiako Dukerri Handitik boluntarioak errekrutatzea, garai hartan errusiar lurraldea zena, isilpean egin behar izan zen, eta germaniar eragin-zirkuluek, unibertsitateko ikasleek eta goi erdiko klaseak bezala, antolatzen zuten. Errekrutatzea, nolanahi ere, ez zen inola ere esklusiboa izan.

Errekrutak Finlandiako mendebaldeko mugatik garraiatzen zituzten, Suediatik zehar, Alemaniara, non Jäger Prusiar 27 batailoia sortu zuten. Batailoi honek armada alemaniarraren lerroetan jardun zuen 1916tik ekialdeko frontearen iparraldeko hegaleko guduetan.

Finlandiako Gerra Zibila piztu ondoren, Armada Zuriaren lerroetan sartu nahi zuten jägerrak beren betebeharretatik aske geratu ziren. Finlandian, 2000 boluntario horiek jäger (finlandieraz: jääkärit) izenez ezagutzen ziren.

Garaipen zuriari egindako ekarpena erabakigarria izan zen, eta ez zen txikiagoa izan moral zuriaren gaineko emaitza. Eliteko indar bezala heziak, gerra zibileko tropa gaizki trebatu eta landugabeen gaineko ofizialtzat agintea hartzeko gai ziren.

Gerra amaitu eta berehala, jäger hitza erabiltzen jarraitu zuten beren maila militarretan. Haietako askok karrera militarrarekin jarraitu zuten. 1920ko hamarkadan, Errusiako armada inperialean zerbitzatu zuten ofizial finlandiarren eta jäger jatorrizko ofizialen arteko eztabaida zahar bat jägeren alde erabaki zen, hauek armada, dibisio eta erregimentuko aginte postu gehienak bete zituztelarik. «Jägerren Martxa», Heikki Nurmio jägerrak idatzitako letrarekin Jean Sibeliusek konposatua, hainbat unitateren ohorezko martxa bihurtu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]