Jéssica Bouzas Maneiro
Jéssica Bouzas Maneiro | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vilagarcía de Arousa, 2002ko irailaren 24a (22 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Bakarka i/g | 224–113 |
Binaka i/g | 41–38 |
Rankinga | 52 tennis singles (en) ![]() 201 tennis doubles (en) ![]() |
![]() ![]() |
Jéssica Bouzas Maneiro (Villagarcía de Arosa, Pontevedra, Galizia, 2002ko irailaren 24a) pontevedrar tenislaria da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urterekin hasi zen tenisean jokatzen jaioterriko Villagarcia de Arosako Club de Tenis y Pádel El Rialen, hamahiru urterekin La Nuciako Ferrer Tenis Akademiara joan baino lehen.[2]
Tenislari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko abenduan jokatu zuen Bouzas Maneirok bere bakarkako lehen finala, Cambadosen (Pontevedra, Galizia), eta Conny Perrin suitzarrak irabazi zion.[3] Bere lehen final profesionalean bigarren amaitu eta hilabetera, 2021eko urtarrilean, Bouzas Maneirok bere lehen bakarkako titulua irabazi zuen Kairon (Egipto), 15.000 dolarreko ekitaldian. Chantal Škamlová jokalari eslovakiarrari irabazi zion finalean.[4] Astebete geroago, bakarkako beste titulu bat irabazi zuen Kairon. 2021eko martxoan finalean sartu zen, Gonessen (Frantzia). Astebete geroago, Le Havren (Frantzia), Léolia Jeanjean frantziarraren aurka galdu zuen final-laurdenetan.[5] Txapelduna izan zen Greziako Heraklion hirian, 2021ean, eta Madrilen jokatu zuen finala.
2022ko otsailean txapeldun izendatu zen Valentziako Erkidegoko Villenan (Espainia), finalean Ashley Lahey estatubatuarrari irabazi ostean.[6] Hilabete geroago, urteko bere bigarren txapelketa irabazi zuen, Palmanovan.[7] 2022ko maiatzean Platja d'Aro-n $25k-ko finalean sartu ostean, Guiomar Maristany herrikidearen aurka galdu zuen.[8]
2022ko ekainaren amaieran brontzezko domina bat irabazi zuen banakakoetan, eta urrezko domina binakakoan, Mediterraneoko Jokoetan, Oranen (Aljeria). Binakakoan, Guiomar Maristany herrikidea bikotelagun zuela, irabazi egin zuen Francesca Curmi eta Elaine Genovese Maltako bikotearen aurka.[9]
2023an lortu zuen grand slam bateko azken taulara sartzea, bere ibilbidean lehen aldiz, atarikoa gainditu ostean. 2023ko Wimbledongo Txapelketan jokatu zuen lehen kanporaketa Anhelina Kalínina ukrainarraren aurka.
2024ko martxoan ordura arteko titulurik handiena lortu zuen, Antalyako (Turkia) WTA 125 jasotzean, Irina Camelia Begu errumaniarraren aurka, 6-2, 4-6 eta 6-2ko emaitzaz. Emaitza horrekin 104. postura igo zen eta top100ean sartzetik oso gertu geratu zen. Hilabete geroago, apirilean, Zaragozako ITF 100eko finala jokatu ostean, bere ibilbidean lehen aldiz top100ean sartzea lortu zuen, munduko 90 jokalari onenen artean kokatuz.
Urte horretan bertan, gora egiten jarraitu zuen sailkapenean, eta Wimbledongo Txapelketako lehen txandan une horretako txapeldunari eta munduko 6.a zen Markéta Vondroušovári irabazi zion; ordura arteko bere garaipenik handiena izan zen, eta Grand Slam bateko lehena.[10]
2024an WTA sailkapeneko 83. postuan egon zen tenislari galiziarra.
WTA 125s tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakakoa (1)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]E.XXX | Data | Txapelketa | Azalera | Aurkaria | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|
1 | 2024ko martxoaren 31 | Antalya | Buztina | Irina-Camelia Begu | 6-2, 4-6, 6-2 |
ITFren tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakakoak: 11
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Zenbakia | Data | Txapelketa | Maila | Azalera | Aurkaria | Emaitzaa |
---|---|---|---|---|---|---|
1. | Urtarrila 2021 | ITF Kairo, Egipto | 15,000 | Buztina | Chantal Škamlová | 7–5, 4–6, 6–4 |
2. | Urtarrila 2021 | ITF Kairo, Egipto | 15,000 | Buztina | Anastasia Nefedova | 6–0, 6–0 |
3. | Ekaina 2021 | ITF Heraklion, Grezia | 15,000 | Buztina | María José Portillo Ramírez | 6–3, 6–0 |
4. | Otsaila 2022 | ITF Villena, Espainia | 15,000 | Gogorra | Ashley Lahey | 6–2, 6–1 |
5. | Martxoa 2022 | ITF Palmanova | 15,000 | Gogorra | Yvonne Cavalle Reimers | 6–4, 6–1 |
6. | Uztaila 2022 | ITF Aschaffenburg, Alemania | 25,000 | Buztina | Katharina Hobgarski | 6–1, 6–2 |
7. | Urria 2022 | ITF Sibenik Kroazia | 25,000 | Buztina | Leyre Romero | 6–3, 6–3 |
8. | Urria 2022 | ITF Quinta do Lago, Portugal | 25,000 | Gogorra | Tara Würth | 7–5, 5–4, ret. |
9. | Uztaila 2023 | ITF Roma, Italia | 60,000 | Buztina | Raluca Șerban | 6-2, 6–4 |
10. | Urtarrila 2024 | ITF Porto, Portugal | 75,000 | Gogorra | Maja Chwalinska | 3–6, 6–0, 6–4. |
11. | Otsaila 2024 | ITF Morelia, Mexiko | 50,000 | Gogorra | Hailey Baptiste | 6–7 (11), 1–6, 7–6 (1) |
Bikoitzak: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Data | Txapelketa | Maila | Azalera | Lankidea | Aurkariak | Emaitzaa |
---|---|---|---|---|---|---|
Apirila 2022 | ITF Oeiras, Portugal | 25,000 | Buztina | Guiomar Maristany | Francisca Jorge | 3–6, 6–4 [10–8] |
Uztaila 2022 | ITF Getxo, Espainia | 25,000 | Buztina | Leyre Romero Gormaz | Park So-hyun | 7–5, 6–0 |
Abuztua 2022 | ITF San Bartolomé de Tirajana, Espainia | 60.000 | Buztina | Leyre Romero Gormaz | Lucía Cortez Llorca Rosa Vicens Mas |
1–6, 7–5, [10–6] |
Iraila 2022 | ITF Marbella, Espainia | 25,000 | Buztina | Leyre Romero Gormaz | Julia Riera Daniela Seguel |
6–4, 6–2 |
Ordezkaritza nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bouzasek 2022ko Mediterraneoko Jokoetan egin zuen debuta, Espainia ordezkatuz, eta brontzezko domina irabazi zuen emakumezkoen banakakoan, eta urrezko domina binakakoan, Guiomar Maristanyrekin batera.
Banakakoak: 1 (brontzezko domina)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza | Data | Txapelketa | Azalera | Aurkaria | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|
![]() |
Ekaina 2022 | Mediterraneoko Jokoak, Oran, Aljeria | Buztina | Chiraz Bechri | Daturik gabe |
Bikoitzak: 1 (urrezko domina)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza | Data | Txapelketa | Azalera | Bikotea | Aurkariak | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Ekaina 2022 | Mediterraneoko Jokoak, Oran, Aljeria | Buztina | Guiomar Maristany | Francesca Curmi Elaine Genovese |
6–3, 6–2 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Quién es Jessica Bouzas, la tenista gallega de 21 años que ha dado la sorpresa en primera ronda de Wimbledon» Diario ABC 2024-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ «ENTREVISTA A JESSICA BOUZAS» Revista eSmás.
- ↑ «Jessica Bouzas Maneiro subcampeona del ITF Ciudad de la Raqueta» www.fgtenis.net.
- ↑ «BOUZAS MANEIRO CLAIMS FIRST PRO SINGLES TITLE AT W15 CAIRO» www.itftennis.com.
- ↑ «Jéssica Bouzas cae apeada en Le Havre por la francesa Jeanjean» www.farodevigo.es.
- ↑ «Jéssica Bouzas gana su primer torneo del año barriendo de la pista a la estadounidense Ashley» www.lavozdegalicia.es.
- ↑ «Jessica Bouzas campeona del W15 Palmanova» www.fgtenis.net.
- ↑ «Guiomar Maristany gana el internacional de Platja d'Aro ante Jessica Bouzas» www.rfet.es.
- ↑ «Tennis duo Curmi and Genovese settle for historic silver medal at Mediterranean Games» sportsdesk.com.
- ↑ «Jessica Bouzas hace historia: derrota a la campeona de Wimbledon y gana su primer partido en un grande» MARCA 2024-07-02.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]WTA profila (ingelesez)
ITF profila (ingelesez)