Jóhann Hafstein
Itxura
Jóhann Hafstein (Akureyri, 1915eko irailaren 19a – ibidem, 1980ko maiatzaren 15a) islandiar politikaria izan zen. Islandiako lehen ministroa izan zen 1970etik 1971ra.
1946an hautatu zuten lehen aldiz diputatu, eta 1978ra arte mantendu zuen eserlekua, osasun arrazoiengatik dimisioa eman zuen arte. Parlamentuko behe ganberako lehendakaria izan zen 1959tik 1961era eta 1962tik 1963ra, Arrantza Bankuko zuzendari exekutiboa 1952tik 1963ra, eta Justizia, Erlijio, Industria eta Osasun ministroa.
Independentziaren Alderdiko kidea, 1970eko uztailean izendatu zuten lehen ministro, Bjarni Benediktsson sute batean hil ondoren. 1971n hauteskundeak galdu zituen eta uztailean ordezkatu zuten. Bere alderdiko presidentea izan zen 1971tik 1973ra.