Józef Poniatowski

Wikipedia(e)tik
Józef Antoni Poniatowski» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Józef Antoni Poniatowski

Józef Antoni Poniatowski printzea (ˈjuzɛf anˈtɔɲi pɔɲaˈtɔfskʲi ahoskatua; Viena, 1763ko maiatzaren 7a

Elster Zuria, 1813ko urriaren 19a

) poloniar jenerala izan zen. Austriako gudarosteko kide zen (1778). Josef II.aren laguntzaile zela, bere herrira itzuli behar izan zuen (1789).

Hegoaldeko gudarosteko jeneral izendatu zuten eta errusiarrak egotzi zituen Zieleńceraino, baina, erregeak hala aginduta, armak utzi eta erbestera jo behar izan zuen (1792). Varsovia defendatu zuen prusiarren aurka, baina hiriak etsi zuenean atzerrira jo behar izan zuen bigarrenez (1794). Prusia gainbehera etorri zenean Varsoviako Dukerri Handiko Gerra ministro izendatu zuen Napoleonek. Bertako gudarostea berriro antolatu ondoren Austriari gerra egin zion (1809). Raszyn hiria babestu ondoren Galitzia matxina zedin lortu zuen (1809). Armadako jeneral nagusia zela Errusiako kanpainetan parte hartu zuen eta Smolensken eta Moskun borrokatu zen. Napoleonen jarraitzaile izan zen azkena arte, eta Poloniako gudarostea berriro antolatu zuen. Leipzigeko erreinuko mariskal izendatu zuen 1813an Napoleonek. Elster ibaian hil zen itota.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Poniatowski Aldatu lotura Wikidatan