Jöns Jakob Berzelius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jöns Jakob Berzelius
Jöns Jacob Berzelius from Familj-Journalen1873.png
Bizitza
Jaiotza Väfversunda1779ko abuztuaren 20a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Stockholm1848ko abuztuaren 7a (68 urte)
Hobiratze lekua Solna cemetery
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Johan Afzelius
Doktorego ikaslea(k) Friedrich Wöhler
Nils Johan Berlin
Hizkuntzak suediera
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, ez-fikzio idazlea, unibertsitateko irakaslea, medikua eta Q10494106
Lantokia(k) Stockholm
Enplegatzailea(k) Karolinska Institutet
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Academy of Useful Science
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities

Jöns Jakob Berzelius (1779 - 1848) kimikari suediarra zen, kimika modernoaren sortzailetariko bat, Antoine Lavoisier, John Dalton eta Robert Boylerekin batera.

Gaztaroa eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako Väversunda herrian jaio eta berehala hil ziren bere gurasoak. Sendikoek Linköpingen hezi zuten eta bertan joan zen eskolara. Gero, 1791 eta 1801 artean Uppsalako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, doktore titulua eskuratuz. Kimika ikasten Anders Gutaf Ekeberg-ekin hasi zen. Aldi berean, ur-iturri desberdinen analisiak egiten jardun zen eta baita ere korronte elektrikoak zenbait gaixotasunen gain zuen eragina aztertzen.

1807an Stockholmeko Karolinska Institutoko irakasle bihurtu zen.

Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur ezagutzen ditugun nomenklatura eta formulazio kimikoak Berzeliusek proposatu zituen lehenengo aldiz. Bere ikasleei Kimikako esperimentuak egiten laguntzeko elementu kimikoen ikur zaharrak (alkimiakoak) baztertu egin zituen. Bere ordez, hizki latinoak erabili zituen – H hidrogenoarentzan, O oxigenoarentzat etab. – eta elementuen arteko proportzioak zenbakiz adierazi zituen – H2O –. Kontzeptu eta hizkuntza kimikoan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen Berzeliusek. Adibidez, katalisia, isomero, polimero, proteina edo alotropo bezalako kontzeptuak berak sortu zituen. Esate baterako, 1833an "polimero" hitza erabili zuen formula enpiriko berdineko baina formula molekular desberdineko konposatuen arteko erlazioa adierazteko – bentzenoa (C6H6) azetilenoaren (C2H2) "polimeroa" izango litzateke.

Berzeliusek elementu kimiko hauek bakartu zituen lehen aldiz: silizioa, selenioa, torioa eta zerioa. Gainera, bere ikasleek litioa eta banadioa aurkitu zituzten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jöns Jakob Berzelius Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Suedia
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.