Jørgen Løvland
Jørgen Løvland (Evje, 1848ko otsailaren 3a – Oslo, 1922ko abuztuaren 21a) norvegiar irakasle eta politikaria izan zen, Norvegiako lehen ministroa 1907tik 1908ra.
Baserritar familia batean jaio zen eta 1865ean irakasleen eskolan graduatu zen. Ondoren, lehen hezkuntzako irakasle izan zen. 1878tik 1884ra Setesdaleko ikastetxe bateko zuzendaria izan zen eta 1884tik 1892ra Christianssands Stiftsavis egunkariko editorea izan zen.
Alderdi Liberaleko kidea eta Stortingeko diputatua izan zen. Lan, Kanpo Arazoetako eta Hezkuntzako ministro izan zen hainbat alditan. 1907ko urrian lehen ministro bihurtu zen Christian Michelsenen dimisioaren ondoren eta hurrengo urteko martxoan dimititu zuen.
Nobel Sariaren Norvegiako Batzordeko kide izan zen 1897an sortu zenetik hil zen arte.