Júlia Ojeda i Caba
| Júlia Ojeda i Caba | |
|---|---|
(2023) | |
Ahotsa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Granollers, 1994ko martxoaren 8a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Q112361481 Kataluniako Unibertsitate Irekia 2023) doktoretza Friburgoko Unibertsitatea master |
| Hizkuntzak | katalana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | literatura-kritikaria eta ikertzailea |
Júlia Ojeda i Caba (Granollers, Katalunia, 1994ko martxoaren 8a) Literatura katalanean doktorea, kataluniar literatur ikerlari eta kritikaria da. Bere ikerketa-eremua egungo narratiba katalanaren baitako krisi-egoerako testuinguruan kokatzen da.[1][2] 2021eko eleberri onenaren Omnium Sariko epaimahaikide izan da, eta Caràcters[3] eta Catarsi Magazín[4] aldizkarietako erredakzio-kontseiluko kide da. Halaber hainbat komunikabidetan parte hartzen du, hala nola TV3n edo ARAn. Genero-ikuspegiari buruzko aholkularitza ere egin du eskola-argitaletxeentzat.[5] Anna Punsoda eta Marta Roquetarekin batera, «Manifiesto por un nacionalismo feminista» delakoaren egileetako bat da. Herrialde Katalanetako hamar bat komunikabideetan argitaratu izan zen aldi berean, 2023ko martxoaren 8an.[6] 2024an, Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu zen Bartzelonako barrutian, sortu berri den Alhora alderdiaren 8. postuan.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blázquez, Sara. (05/07/2022). Sense consciència lingüística i sense un projecte polític darrere, estem venuts. Setembre.
- ↑ Furest Dalmau, Gerard. (07/02/2023). La ficció que som una societat lingüísticament normal és suïcida. Núvol.
- ↑ Júlia Ojeda. CCCB.
- ↑ Consell editorial i comitè de redacció de la revista: coneix qui som. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Júlia Ojeda Caba» CCCB (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ Per un nacionalisme feminista. 2023-08-03.
- ↑ Baraza Curtichs, Pol. (9 abril 2024). Llista d'Alhora de Ponsatí per a les eleccions a Catalunya 2024. VilaWeb.