J. B. Lenoir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
J. B. Lenoir
Bizitza
Jaiotza Mississippi1929ko martxoaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Urbana (Illinois)1967ko apirilaren 29a (38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea eta abeslaria
Genero artistikoa bluesa
Musika instrumentua gitarra
aho-soinua
ahotsa
Diskoetxea Parrot Records Itzuli
Checker
IMDb nm1380705

J. B. Lenoir (Monticello, Mississippi (AEB), 1929ko martxoaren 5a - Urbana, Illinois (AEB), 1967ko apirilaren 29a) estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista izan zen, 50eko eta 60ko hamarkadan Chicagoko blues munduan arrakasta izan zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. B. Lenoir Monticellon jaio zen, Mississippin (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. Aita ere gitarjolea zuen eta honek erakutsi zion Blind Lemon Jeffersonen musika, betirako eragin izango zuena.

Lenoirek garaiko bluesmen garrantzitsuenekin lan egiteko aukera izan zuen New Orleansen, Sonny Boy Williamson edo Elmore James tarteko.

1949an, Lenoir Chicagora joan zen eta hango blues areto garrantzitsuenetan joa zuen, Memphis Minnie, Big Maceo edo Muddy Watersekin.

50eko hamarkadan, Lenoirrek hainbat diska grabatu zuen Chicagon Chess Records, J.O.B. Records, Parrot Records edo Checker Records zigiluekin.

Ezaguna egin zen alkandora eta txamarretan estetika zebra erabiltzen zuelako eta emakume ahotsa zuelako, baina gitarra elektrikoarentzak egin zituen konposizioek eragin handia izan zuten ondoren etorri ziren gitarjoleengan. Bere bandan pianoa (Sunnyland Slim), saxofoia (J. T. Brown) eta bateria (Alfred Wallace) eraman ohi zituen eta garai honetakoak dira Don't Dog Your Woman, Mama Talk To Your Daughter edo Don't Touch My Head bezalako blues abestiak.

Gitarra akustikoan ere abesti bat baino gehiago grabatu zuen, Willie Dixon baxuan eta Fred Below baterian. Arrazakeria edo Vietnamgo gerraren aurkako protesta ziren haiek eta Alabama Blues da adibide bat. Mezu gogorra zuten abesti haiek, baina Lenoirrek gozo-gozo abesten zituen.

Bihotzeko batek hil zuen Urbanan, Illinoisen (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. 3 aste lehenago auto-istripua izan zuen eta zauriek ez ziren sendatu. John Mayall dedikatu zion Death of J. B. Lenoir abestia[1].

2003an, Wim Wendersek The Soul of a Man zuzendu zuen[2], aurrez Martin Scorsesek The Blues sailaren barnean[3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]