8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

J. R. R. Tolkien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
J. R. R. Tolkien
Tolkien 1916.jpg
Rawlinson and Bosworth Anglosaxoiera Katedra

1925 - 1945
Bizitza
Izen osoa John Ronald Reuel Tolkien
Jaiotza Bloemfontein1892ko urtarrilaren 3a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Birmingham
Talde etnikoa Ingelesa
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Bournemouth1973ko irailaren 2a (81 urte)
Hobiratze lekua Wolvercoteko hilerria
Familia
Ama Mabel Suffield
Ezkontidea(k) Edith Tolkien  (1916ko martxoak 22 -  1971ko azaroak 29)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa St. Philip's School
King Edward's School
Exeter College 1915) : ingeles
Oxfordeko Unibertsitatea
(urria 1911 - 1915) : ingeles, Ingelesezko literatura
Hezkuntza-maila irakaslea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, poeta, unibertsitateko irakaslea, filologoa, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, itzultzailea, literatura kritikaria, saiakeragilea, gidoilaria, idazlea, ofiziala eta autorea
Enplegatzailea(k) Oxford English Dictionary  (urtarrila 1919 -  maiatza 1920)
Leedsko Unibertsitatea  (1920 -  1925)
Oxfordeko Unibertsitatea  (1925 -  1959)
Lan nabarmenak Hobbita
Eraztunen Jauna
Silmarillion
Tree and Leaf
Roverandom
The Adventures of Tom Bombadil
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society of Literature
Mugimendua Inklingsa
Genero artistikoa Fantasia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Lancashire Fusiliers
Gradua second lieutenant
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Battle of Thiepval Ridge
Sommeko gudua
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0866058
tolkienestate.com

John Ronald Reuel Tolkien (Bloemfontein, Orangeko Estatu Librea, gaur egun Hegoafrika, 1892ko urtarrilaren 3a - Bournemouth, Ingalaterra, 1973ko irailaren 2a) ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea izan zen. Erdi Aroko literatura fantastikoan oinarrituriko eleberri arrakastatsuak idatzi zituen: Hobbita (1937) eta Eraztunen Jauna trilogia (1954-1955), antzinako epikaren bertsio modernotzat jotzen dena[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925etik 1945era, Antzinako ingelesa irakatsi zuen Oxford Unibertsitatean, eta Ingeles hizkuntza eta literatura 1945etik 1959 arte. Katolikoa zen, eta C. S. Lewis-ekin The Inklings talde literarioan parte hartzen zuen. Haren lanaren ospe irunkor eta zabalak, egungo fantasia generoaren aita bihurtu zuen Tolkien.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobbita, Eraztunen Jauna eta Silmarillion (J. R. R. Tolkien hil eta gero, haren hirugarren semeak, Christopher Tolkienek, argitaratua) idazteagatik ezaguna da. Hiru lan hauek urrutiko lurralde baten mitologia osoa kontatzen dute; Silmarillion lehenengo atala zen, Hobbita bigarrena eta Eraztunen Jauna hirugarrena. Hiruak Arda mundu mitologikoan kokatzen dira. Silmarillion Tolkien hil eta gero argitaratu zen, liburuaren formatu komertzial urriarengatik eta egileak bere idazkiei egiten zizkien etengabeko aldaketak zirela medio. Silmarillion-en istorioetako asko ez zeuden amaituta, Tolkienek hitzari ematen zion zentzuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. R. R. Tolkien Aldatu lotura Wikidatan