Jaéngo katedrala

Koordenatuak: 37°45′54″N 3°47′24″W / 37.76502°N 3.7899°W / 37.76502; -3.7899
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaengo Katedrala
Iglesia Catedral de la Asunción de la Virgen
Kultura ondasuna
Aireko ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaJaéngo probintzia
UdalerriaJaén
Koordenatuak37°45′54″N 3°47′24″W / 37.76502°N 3.7899°W / 37.76502; -3.7899
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1249 (egutegi gregorianoa)
Inaugurazioa1660
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Jaén (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaAndrés de Vandelvira (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000645
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Jaengo Jasokundearen katedrala (gaztelaniaz Santa Iglesia Catedral de la Asunción de la Virgen) Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoan dagoen Jaen hiriko katedrala da. Pizkunde garaiko arkitektura du, besteak beste.

Gaur egungo eraikina XVI. mendean proiektatu zen, 1660. urtean sagaratu eta azkenik 1724ean amaitu zelarik. Dena dela, hasierako ideia mantendu zuen. Gela kapitularra eta sakristia Andres de Vandelvirak eraiki zituen eta Espainiako errenazimenduko lanik garrantzitsuenetarikoa da. Fatxada, aldiz, Espainiako barrokoaren erakusgarri nabarmena da. Fatxada sagaratu eta gero eraiki zuten. Koru eder bat ere badauka, gotiko berantiarra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1246an Fernando III.ak hiria konkistatu zuen eta meskita bat eliza bihurtu zuten.

1368an musulmanek hiriari eraso egin zioten eta eliza suntsitu egin zen. Ondorioz, katedral berri bat eraikitzen hasi ziren, estilo gotikoan. Baina eraikina txarto eraikita zegoenez, bota egin zuten eta beste katedral gotiko bat eraiki zuten.

Katedral gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1494. urtetik aurrera berreraiki zuten bigarren katedrala, gotiko berantiar estiloan. Katedral honen plano batzuen arabera, eraikinak oinplano basilikala zuen, eta baita bost nabe ere. Erdikoa zen zabalena. Hormetan 12 kapera zituen. Zinborio bat ere bazeukan, oktogono formakoa, eta egurrezko teilatua. Garai hartako frisoaren zati bat ikusgai dago oraindik, ekialdeko fatxadan.

1525ean zinborioa erori egin zen, eta erreforma berri bat hasi zuten, gaur egungo eraikin errenazentista egiteko.

Katedral errenazentista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreforma berriak 184 urte iraun zituen eta hainbat arkitektok zuzendu zuten. Hala ere, eraikineko estilo desberdinek oreka daukate.

Berreraikuntza 1540an hasi zen[1], eraikinaren burualdetik. Andrés de Vandelvira arkitektoak zuzendu zuen lehen fase hau.[2] Sakristia garai honetakoa da, eta Espainiako errenazimenduko eraikuntza originalenetako bat da. Andres de Vandelvira hil zenean, 1575ean, haren laguntzaile Alonso Barbak hartu zuen zuzendaritza lanaren ardura 1594ra arte.[3]

1635etik aurrera obrek bultzada handia jaso zuten. Artzapezpikuak Juan de Aranda Salazar izendatu zuen zuzendari. Hau hil zenerako (1654an) jada eraikiak zeuden presbiterioa, kapera nagusia, iparraldeko nabea, iparraldeko fatxada eta gurutzadurako kupula. Obra hauek hasierako proiektuaren estilo errenazentista jarraitu bazuten ere, kupulak eta gangetako dekorazioak estilo manierista dute.

1660an fatxada nagusiaren obrak hasi ziren, estilo barrokoan. Eufrasio Lopez de Rojasek zuzendu zituen. Hau hiltzean (1684an) Blas Antonio Delgadok jarraitu zuen obra, eta 1684an bertan amaitu zuen. Dorreak XVIII. mendearen hasieran amaitu zituzten.

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralak gurutze latindar formako oinplanoa dauka.

Fatxada nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada 1667 hasi zuten eta 1688an amaitu. Eufrasio Lopez de Rojasek diseinatu zuen. Espainiar barrokoaren erakusgarri nagusienetariko bat da. 32 metroko altuera du eta 33 metroko zabalera, dorreak kontatu gabe.

Beheko aldean zutabeak nabarmentzen dira, eta hauen artean eskulturak daude: San Pedro, San Pablo, Amabirjinaren Jasokundea, Alexandriako Katalina eta San Migel. Puntu erdiko arku batzuk ere badaude, balkoiarekin.

Goiko balustran 9 eskultura handi daude: san Agustin, San Gregorio Magno, san Mateo, san Joan, san Fernando, san Lukas, san Markos, san Anbrosio eta san Jeronimo.

Dorreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende hasieran amaitu zituzten. Oinplano karratua dute. Bost maila dituzte.

Lehen mailak ez du dekoraziorik. Bigarrenak eta hirugarrenak balkoiak dituzte. Iparraldeko dorreak laugarren mailan kanpaiak ditu arku batzuen barruan[4], eta goian balustra bat. Erloju bat ere badu.[5] Azken mailak oin oktogonala du. Alde bakoitzean puntu erdiko arku bana dauka. Goian kupula bat eta azkenik gurutzea.

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada nagusian hiru ate daude. Hauetaz gain, beste bi ate ere badaude:

  • Hegoaldeko atea: Andrés de Vandelvirak egin zuen 1560ko hamarkadan. Frisoaren gainean Jasokundearen erliebe bat dago eta gorago frontoi bat. Eredu klasikoa jarraitzen du.
  • Iparraldeko atea: Juan de Aranda Salazarrek egin zuen 1642an. Goian Sortzez Garbiaren eskultura dauka, eta alboetan Salomon eta David. Bi armarri ere ageri dira: katedralarena eta Baltasar Carnedal Moscoso y Sandoval artzapezpikuarena. Atearen alboetan bi zutabe daude.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrualdean estilo ugari topa daitezke: berpizkundekoa, barrokoa, churriguerescoa eta neoklasikoa.

Hiru nabe dauzka, eta hauek banatzeko pilare korintoarrak. Hauen gainean puntu erdiko arkuak daude, ganga trenkatuak eusten.

Hormetan 17 kapera daude. Hauen gainean balkoi batzuk ageri dira, eta gorago leihoak beirateekin.

Kupula, barrutik ikusita

Kupula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzaduran dagoen kupula Juan de Aranda Salazarrek egin zuen. 12,5 metroko diametroa du eta 50 metroko altuera. Eskultura eusten duten petxinetan san Migel, san Eufrasio, Santiago eta Santa Katalinaren erliebeak daude.

Zirkunferentziaren gainean ganga bat dago, zortzi leihorekin. Gorago 2,5 metro dituen beste zirkunferentzia bat dago eta honen gainean beste zortzi leiho dituen 5 metroko linterna bat. Amaitzeko, beste erdiesfera bat dago, gainean burdinazko gurutzea duena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Llaguno y Amirola, Eugenio (1829). Imprenta Real, ed. Noticias de los arquitectos y arquitectura de España desde su restauración,. Tomo II, 1. Madrid. 28. orrialdea eta hurrengoak
  2. Galera Andreu, Pedro Antonio (1994), El contrato de Andrés de Vandelvira en la Catedral de Jaén in Tiempo y espacio en al arte: homenaje al profesor Antonio Bonet Correa. 401-414. ISBN 84-7491-491-4.
  3. Ruiz Calvente, Miguel (2010). «El contrato de Alonso Barba con el cabildo de la Catedral de Jaén.». Boletín del Instituto de Estudios Giennenses (201): 211-234. ISSN 0561-3590.
  4. «Catedral de la Asunción de la Virgen - 478 (ANDALUCÍA)» www.campaners.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  5. (Gaztelaniaz) «La Catedral de Jaén da la campanada» Ideal 2010-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]